Azkoitiko 4-12 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da.
Bertan, jolasteko eta lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, bertan heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea lortzen da.
Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie haurraren heziketan.
Teknologia berriak, Internet eta sare sozialak ezinbesteko bihurtu zaizkigu gizartean. Gaur egungo haurrak teknologia berriez inguratuta jaiotzen eta hazten dira. Hala, natibo digital ere deitzen diete belaunaldi berriei. Izan ere, zer etxetan ez dago ordenagailu bat, smartphone bat, tablet bat edo bideokontsola bat? Interneten sartzeko erraztasunak, bai gailu informatikoetatik, bai telefonia mugikorraren bitartez, ezinbesteko bilakatzen du tresna hori. Teknologia berriek baldintzatu egiten dute gure seme-alabek beren inguruneaz duten pertzepzioa zein beren kideekin erlazionatzeko modua.
Internetek, sare sozialek eta teknologia berriek hamaika aukera ematen dizkiote familia osoari gauza berriak deskubritzeko, baina, horretaz gain, arriskuen iturri ere badira, batez ere etxeko txikienentzat. Hori dela eta, gurasoek tresna horiek erabiltzen jakiteko eta ezagutzeko ahalegina egin behar dugu. Hala, lortuko dugu gure seme-alabak hezterakoan zentzu etiko eta morala eskuratzen dutela bermatzea, gero tresna horiek modu seguru eta arduratsuan erabil ditzaten. Gaur egun inguratzen gaituen gizarte honetan, ezinbestekoa da gure semealabek erabiltzen dituzten aplikazio eta sare sozialak ezagutzea. Hauek aukera anitz eskaintzen dizkigute, horregatik erabilpen egokia sustatu behar da. Izan ere, pantailaren atzean zer dagoen ezin dugunez jakin sare sozialen arriskuak eta nola aurre egin jakitea oso garrantzitsua da. Nola bermatu gure seme-alabei behar adinako segurtasunarekin eta askatasunarekin lagunduko diegula esploratzeko eta esperientzia horietatik ikasteko?
Ideia batzuk argitu diezazkiekezue tresna digital horien eta tresnok erabiltzeko moduaren atzean diren arriskuei buruz. Zuen seme- alabek esperientzia positiboak bizitzeko duten irizpidean eta gaitasunean konfiantza izan ahalko duzue eta horiek partekatu. Nolanahi ere, zuen seme-alabekin behar adinako konfiantza eta hurbiltasuna izanda, hurbil zaudetela sentituko dute, eta haiek entzuteko prest, arazorik badute edo espazio horietan mehatxatuta sentitzen badira.
Autismo hitza entzun arren, askotan guretzat urruti dagoen kontzeptu bat bezala ikusten dugu eta ezezaguna gainera eta ez gara konturatzen, ikasgelan gero eta kasu gehiago ditugula.
Horregatik, garrantzitsua da horien berri izatea eta guraso zein haurrak horren inguruan informatuta egotea eta kontzientziatzea.
Autismoa garuneko garapenean ematen den eta bizitza guztian irauten duen trastorno orokortua da. Haur hauek, hotz, ausente, eta lotura emozionalak sortzeko arazoak izaten dituzte.
Ondorengoak dira besteak beste haur autista baten ezaugarriak:
- Begirada galdua
- Inguruekiko harreman falta
- Objektuekin orduak eta orduak egon daitezke
- Beren burua onartzea kostatzen zaie
- Jarrera erasokorrak azaltzen dituzte beraien buruarekiko
- Ekintzak behin eta berriz errepikatzeko ohitura dute
- Mugimendu erritmikoak egitea gustuko dute
- Ohitura berdinak jarraitzen dituzte
Solidaritatea
Gurasoek haurrekin solasean jarduteko gai ederra da solidaritatea. Eta ederra bakarrik ez, ezinbestekoa. Bizi garen mundu honetan ez gara guztiok maila berean aurkitzen eta tamalez, asko dira laguntza behar dutenak.
Hamar dira haurren eskubideak, irudian ikus ditzazkezuen moduan. Eta haur guztiak dituzte, edozein arraza, sexu zein erlijio dutela. Teoria polita da baina praktikan haur asko eta asko daude ezer gabe eta egoera txarretan. Horregatik, zer hobeago haurrekin jarri eta horretaz hitz egitea baino eta errealitatea erakustea, guregatik haratago ere batzuk badaudelako eta zu behar zaituztelako.
Gai honen inguruan, auzolana aipatzea gustatuko litzaiguke. Auzolana ekintza egokia izan baitaiteke hau aurrera eramateko eta elkarlanean behar dutenei bultzadatxo eta laguntza emateko. Auzolanaren bitartez, harremanak landu daitezke eta seme-alabek gainontzeko haurrekin interakzioan lan polita egin daiteke solidaritatearen inguruan. Besteak beste, haurrekin egindako materialak salduta xoxak ateraz, guztion artean etxean egindako gozoak salduz, gabon eskean ateraz kantari tradizioei eutsiz… Gurasoek haurrekin burutzeko ekintza ezinhobea da auzolana, solidaritatea aintzat hartuz.
“Errespetua, norbere buruaren eta besteen eskubideak eta bertuteak duintasunez aintzat hartzea da. Berdintasun honekbesteekiko tratu atsegin eta errespetuzkoa exijitzen du.”
Pertsonaren duintasuna abiapuntu
Errespetua jarrera bat da, gainerakoen balioa eta duintasuna aitortzen eta estimatzen duena, gainerakoak balio horren arabera tratatuz. Ingurunera eta gainerakoen jabegora ere zabaltzen da. Hasteko, bestea pertsona gisa ikustea da, berez ere baliotsua den norbait, oinarrizko eskubide berak dituena. Gure buruari ere errespetua zor diogu, pertsona garen aldetik, eta gure burua gure duintasunaren arabera tratatu behar dugu.
Pertsona orekatuek, arduratsuek, gaituek, ekimenez eta justiziaren eta elkartasunaren zentzuz hornituek… horiek soilik eman diezaiokete duintasuna eta giza balioa gizartean bizitzeari. Pertsonak dira gizartearen abiaburu, helmuga eta bide.
Etxean eta kalean
Eskolak eta familiek, hedabideek eta gizarte eragileek elkarri lagundu behar diote lan horretan. Gatazkak prebenitu eta modu baketsuan ebatzi ahal izateko, garrantzitsua da aintzat hartzea gizaki ororekiko errespetua eta hitzak norberaren ideiak azaldu eta defendatzeko duen balioa.
Hezkuntzako gaitasunak “bizitzarako jakituria" dira, eta barne hartzen dute jakitea eta egiten jakitea eta, ezagutzak eskuratzeaz eta irizpide baliagarriak eraikitzeaz gain, bizitzako arazo eta egoeretan aplikazioa ere badute.
Gizartean herritar gisa jarduteko gaitasunak, hemen ulertzen den gisan, jendetasuna sustatzen du, errealitate soziala ulertzen, bizikidetza justizian eta bakean zeinen garrantzitsua den ulertzen eta herritartasun aktibo eta demokratikoa bizitzen laguntzen du.
Hezkuntzak, familian zein eskola eta gizarte testuinguruan oro har, gaur egun xedetzat du pertsonak gaitzea gizarte askotariko batean elkarrekin bizi ahal izateko, gainerakoekin modu positiboan erlazionatzeko, lankidetzan aritzeko, guztion ongiarekin konprometitzeko eta arazo, zailtasun eta desadostasunei modu irmo, baketsu eta positiboan aurre egiteko.
Haurren sozializaziorako eta nortasunaren heziketarako funtsezkoak dira hezkuntza praktika egokiak eta eremu familiarrean haurrenganako tratu onak garatzea.
Haurrenganako tratu onek hauen garapenean eta ongizatean eragin positiboa dute. Horretarako, familiak errespetuan, heziketan, afektuan eta beharrizanetan nolabaiteko arreta jarri behar dute. Haurrenganako tratu onak familia esparruan hasten dira normalean. Hala eta guztiz ere, gaur egun, hezitzaileek eta zaintzaileek, gehienbat aitona-amonek, garrantzia handia hartu dute haurren heziketa eta garapen psiko-sozialean.
Haurrekiko tratu ona izatea poza, haurrarekin konpartitzeko denbora eta espazioa izatea da, hauen garapena eta hazkuntza gertu ikusiz. Hau guztia eskaintzen zaion haurra zoriontsua da, entzuten eta aintzakotzat hartzen dutela sentiaraziko baitu. Honen ondorioz, bere sentimenduak eta kezkak komunikatuko ditu eta ingurukoengan konfiantza izango du.
TRATU ONAK FAMILIAN
Europako Parlamentuak gaur egungo gizartean gurasoek izan behar duten rolari buruzko gomendio batzuk garatu zituen. Gomendio hauetan, gizarteko alderdi sozial guztiek ekintza integratu eta koordinatuak egiteko beharra adierazten du, bizikidetza familiarraren kalitatea hobetzeko eta haurrekiko tratu ona bermatzeko.
Haurrarengarapen integralean, berebehar guztiak asetuakdaudela bermatu behar dugu helduok. Behar materialetatik hartarago, bere beharemozionalak asetuak izateak berebiziko garrantzia dauka. Gaur egungo bizitza erritmoa dela eta, askotan umeak ez du behar duen adinamaitasun,arreta eta goxotasunjasotzen eta honek bere autoestimuan eragina izan lezake.
Autoestimua, edozein gizakik duen behar emozionala da. Haurtzaroan dugun autoestimua eta helduaroan duguna oso desberdina da. Pertsona heldu batek bere identitatea zein den badaki, bere egoeraz kontziente da eta bere ongizatea batez ere bere ekintza eta jarreretan oinarritzen da. Haur bat ordea, hazte prozesuan dago, bere pertsonalitatea eta izateko era garapen prozesuan sartuta daude, eta beraz, bere ongizatea ez dago bere esku bakarrik, inguruko familia egoerak eta akademikoak zeresan handia izango dute.
Pertsona heldu batek autoestimu on bat izatearenoinarriaordea, haurtzaroko aurreneko urteetan dago.