INAUTERIAK 2025 AZKOITIXEN. Inauteriak gerturatzen ari direla eta, Artxamendi Topalekutik, Inauterietako jaialdia antolatuko dugu. Bertan MOZORRO LEHIAKETA bat izango dugu. Hona hemen lehiaketa horretako OINARRIAK: PARTE HARTZAILEAK: DBHko ikasleak; hau da, 12 – 17 urte bitartekoak NOIZ: otsailaren 28an, ostirala, 21:30etatik 23:30etara. LEKUA: Elkargunean. GAIA: Bakoitzak nahi duena. MAILAK: Banaka ala taldeka.