Azkoitiko 4-12 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da.
Bertan, jolasteko eta lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, bertan heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea lortzen da.
Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie haurraren heziketan.
Iritsi zaigu udaberria azkenean, mendiak berde ederrez margotuta ikusten dira eta loreak ere hasi dira beraien pintzelkadak ematen. Abarketatxo Ludotekan ere, udaberriari ongi etorria egin diogu aurtengoan eta urtaro zoragarri honen hasiera aprobetxatuz gure baratza martxan jarri dugu.
Haurren eta animalien arteko harremana berezia da. Lotura berezia naturalki ematen da eta umeak animaliak errespetuz ezagutzeko aukera izateak onura anitzak izan ditzake. Duela sei urte kide berri bat batu zen gure Ludotekara, Rupert.
Rupert dordoka 2014an etorri zen Ludotekara eta ordu ezkero haurrei alaitasuna emateaz gain hainbat ezagutza barneratzeko ere balio izan du. Txikitan asko dira etxea maskota bat izateko eskatzen duten haurrak, maskota bat etxean izateak ekar lezakeen lana edo inplikazioa kontuan izan gabe. Gaur egun, Abarketatxo Ludotekan, hezitzaileak ez ezik haurrak ere badira Rupert dordoka zaintzearen erantzule. Haurrek janaria ematen diote, berarekin jolasten dute, ura aldatzen diote⦠eta etxea zikina duenean, garbitu ere egiten diote.
Enea Zurea proiektu solidario bat da non funts nagusiena behar dutenei lagunduz, haurrak horretaz kontzientziatzea da. Bada urte batzuk proiektu hau esku artean dugula, aurreko ikasturtean Nepaleko TDHF elkartearekin aritu ginen elkarlanean beraiei lagunduz.
Honi helduz eta gure herrian Marea Urdina egitasmoa dela eta, egokia iruditu zaigu gure proiektua horrekin elkartu eta autismoa landuz, beraiei esku bat botatzea.
Abarketatxo ludotekatik urteetan pasa dira autismoa duten haur desberdinak eta gaur egun ere baditugu. Horregatik, gainontzeko haurrei horien berri eman eta ezagutaraztea izango da gure helburu nagusia.
Horrela, honen inguruan arituko gara ikasturte bukaera arte. Besteak beste, ekintza hauek burutuz:
- Haurrekin autismoa landu, bideoak ikusiz , panelak eginez, elkarrizketen txokoan...
- Marea Urdinari eutsiz, olatua aintzat hartuta, “llavero”, txapa zein lepokoak egin, eskulanak eginez.
Ludotekako haurrekin baratzagintza proiektua aurrera eramatea, haurrengan hainbat gaitasun lantzeko aukera egokia iruditzen zaigu:
Haurrei, astero bakoitzak bere adinari dagokion egunean, ludotekatik baratzara joateko aukera emango diegu. Nahi duenak proiektua lehenengo pertsonan bizitzeko aukera izango du, horrek suposatzen duen esperientziaz gozatuz eta barazki zein fruituek ematen duten hazkundea bertatik ikusteko aukera izango dute.
Ludotekara maskota ekartzearen arrazoia, berarekin elikadura egokia iruditzen eta zaintza besteak beste, lantzeko aukera egokia iruditzen zitzaigulako da. Ludotekako haur kopuruei begiratuta, zaila da dordokarekin lan egitea eta egunero kasu egitea. Horregatik, nahi duenari astebetez dordoka etxera eramateko aukera luzatzea izan da gure asmoa, haur bakoitzak heuren gurasoekin kontzeptu horiek landu. Beraz, nahi duenak izena eman dezala eta Rupert dordoka txikia etxean zaintzeko aukera izango du.
ANIMATU LAGUNOK, RUPERT ZAIN DUZU!!!