AbarketatxoKatImg

abarketatxologo Azkoitiko 4-12 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, jolasteko eta lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, bertan heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie haurraren heziketan.

Asteartea, 05 Martxoa 2019 18:43

Sare Sozialak erabilpen egokiaren sustapena; prebentzioa

Teknologia berriak, Internet eta sare sozialak ezinbesteko bihurtu zaizkigu gizartean. Gaur egungo haurrak teknologia berriez inguratuta jaiotzen eta hazten dira. Hala, natibo digital ere deitzen diete belaunaldi berriei. Izan ere, zer etxetan ez dago ordenagailu bat, smartphone bat, tablet bat edo bideokontsola bat? Interneten sartzeko erraztasunak, bai gailu informatikoetatik, bai telefonia mugikorraren bitartez, ezinbesteko bilakatzen du tresna hori. Teknologia berriek baldintzatu egiten dute gure seme-alabek beren inguruneaz duten pertzepzioa zein beren kideekin erlazionatzeko modua.

Internetek, sare sozialek eta teknologia berriek hamaika aukera ematen dizkiote familia osoari gauza berriak deskubritzeko, baina, horretaz gain, arriskuen iturri ere badira, batez ere etxeko txikienentzat. Hori dela eta, gurasoek tresna horiek erabiltzen jakiteko eta ezagutzeko ahalegina egin behar dugu. Hala, lortuko dugu gure seme-alabak hezterakoan zentzu etiko eta morala eskuratzen dutela bermatzea, gero tresna horiek modu seguru eta arduratsuan erabil ditzaten. Gaur egun inguratzen gaituen gizarte honetan, ezinbestekoa da gure semealabek erabiltzen dituzten aplikazio eta sare sozialak ezagutzea. Hauek aukera anitz eskaintzen dizkigute, horregatik erabilpen egokia sustatu behar da. Izan ere, pantailaren atzean zer dagoen ezin dugunez jakin sare sozialen arriskuak eta nola aurre egin jakitea oso garrantzitsua da. Nola bermatu gure seme-alabei behar adinako segurtasunarekin eta askatasunarekin lagunduko diegula esploratzeko eta esperientzia horietatik ikasteko?

Ideia batzuk argitu diezazkiekezue tresna digital horien eta tresnok erabiltzeko moduaren atzean diren arriskuei buruz. Zuen seme- alabek esperientzia positiboak bizitzeko duten irizpidean eta gaitasunean konfiantza izan ahalko duzue eta horiek partekatu. Nolanahi ere, zuen seme-alabekin behar adinako konfiantza eta hurbiltasuna izanda, hurbil zaudetela sentituko dute, eta haiek entzuteko prest, arazorik badute edo espazio horietan mehatxatuta sentitzen badira.

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Egitaraua

MARTXOA HH4 - LH3

 

 OTSAILALUDO2024

 

 

 

 

 

 

Lege Oharra