AbarketatxoKatImg

abarketatxologo Azkoitiko 4-12 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, jolasteko eta lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, bertan heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie haurraren heziketan.

Ostirala, 27 Apirila 2018 15:11

Autismoa

Autismo hitza entzun arren, askotan guretzat urruti dagoen kontzeptu bat bezala ikusten dugu eta ezezaguna gainera eta ez gara konturatzen, ikasgelan gero eta kasu gehiago ditugula.

          Horregatik, garrantzitsua da horien berri izatea eta guraso zein haurrak horren inguruan informatuta egotea eta kontzientziatzea.

          Autismoa garuneko garapenean ematen den eta bizitza guztian irauten duen trastorno orokortua da. Haur hauek, hotz, ausente, eta lotura emozionalak sortzeko arazoak izaten dituzte.

          Ondorengoak dira besteak beste haur autista baten ezaugarriak:

-        Begirada galdua

-        Inguruekiko harreman falta

-        Objektuekin orduak eta orduak egon daitezke

-        Beren burua onartzea kostatzen zaie

-        Jarrera erasokorrak azaltzen dituzte beraien buruarekiko

-        Ekintzak behin eta berriz errepikatzeko ohitura dute

-        Mugimendu erritmikoak egitea gustuko dute

-        Ohitura berdinak jarraitzen dituzte

Gurasook haurrekin autismoaz hitz egiten dugunean (autismoa bezala

beste ezgaitasun guztietaz noski), mundu hobeago bat sortzen laguntzen dugu. Gurasoon betebehar bat da autismoa duen haur batekiko edukazio, errespetu eta onarpena sustatzea. Behar bereziak dituzten haurrak gizartean integratuak egon daitezen ezinbestekoa da guk horretaz jardutea eta irakastea.

          Ez da erraza autismoa duen haur baten inguruan zer esan edo egin jakitea eta nola azaldu gainera, haurrak ulertzeko moduan.

          Hona hemen beraz, elkarrizketa hori errazteko aholku batzuk:

  • Azalpen sinple bat eman. Autismoa trastorno bat dela non inguruko pertsonekin erlazionatzea zaila egiten zaien. Askotan beraien bost zentzumenak alderatuta egoten direla eta desberdin sentitu zein prozesatzen dutela.
  • Beren portaerak ulertzen lagundu haurrari. Kosta egiten zaiela gainontzekoekin harremanak izatea, sentimenduak azaltzea zaila egiten zaiela, askotan haserre edo amorratzen direnean deiadar gogorrak egiten dituztela, korrika egin, bueltak eman… eta portaera errepikakorrak agertu esaterako.
  • Ez da gaixotasuna, ez da kutsatzen eta lagunei asko lagun diezaieketela azaldu. Autismoa duten haurrentzako terapia paregabea da gainontzeko haurrekin jolastea (maila berdinean egon ez arren) eta imitazio eta errepikatzearen bitartez, ikastea.
  • Gure seme-alabek pertsona gisa ikus ditzaten ziurtatu eta ez desgaitasun moduan.

Hona hemen liburu interesgarri bat esaterako, “Sam nire laguna”, autismoa haurrei azaltzeko laguntzen duena eta hitz erraz eta marrazki bidez ongi azaltzen duena.

Ez da nahikoa autismoaren inguruan kontzientziatzea, autismoa duten haurrak onartu, babestu edo lagundu, errespetatu eta beste bat gehiago bezala hartu behar ditugu, bakoitza bere ezaugarriekin, guztiok pertsonak garelako eta inor ez delako baztertua izan behar eta guztiok eskubide berdinak ditugulako.

Beraz, hartu ezazue hurrengo olatua eta surfeatu autismoaren gainean, gurasoentzat eta haurrentzat aberasgarria baita eta denoi dagokigu hori lantzea eta sakontzea!

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Egitaraua

EKAINA HH4 - LH3

 

 EKAINA2023LUDOTEKA

 

 

 

 

 

 

Lege Oharra