AbarketatxoKatImg

abarketatxologo Azkoitiko 4-12 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, jolasteko eta lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, bertan heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie haurraren heziketan.

Asteazkena, 11 Urria 2017 15:09

Laguntasuna, elkarren arteko errespetua

 

Errespetua, norbere buruaren eta besteen eskubideak eta bertuteak duintasunez aintzat hartzea da. Berdintasun honekbesteekiko tratu atsegin eta errespetuzkoa exijitzen du.”

           Pertsonaren duintasuna abiapuntu

Errespetua jarrera bat da, gainerakoen balioa eta duintasuna aitortzen eta estimatzen duena, gainerakoak balio horren arabera tratatuz. Ingurunera eta gainerakoen jabegora ere zabaltzen da. Hasteko, bestea pertsona gisa ikustea da, berez ere baliotsua den norbait, oinarrizko eskubide berak dituena. Gure buruari ere errespetua zor diogu, pertsona garen aldetik, eta gure burua gure duintasunaren arabera tratatu behar dugu.

Pertsona orekatuek, arduratsuek, gaituek, ekimenez eta justiziaren eta elkartasunaren zentzuz hornituek… horiek soilik eman diezaiokete duintasuna eta giza balioa gizartean bizitzeari. Pertsonak dira gizartearen abiaburu, helmuga eta bide.

Etxean eta kalean                                              

Eskolak eta familiek, hedabideek eta gizarte eragileek elkarri lagundu behar diote lan horretan. Gatazkak prebenitu eta modu baketsuan ebatzi ahal izateko, garrantzitsua da aintzat hartzea gizaki ororekiko errespetua eta hitzak norberaren ideiak azaldu eta defendatzeko duen balioa.

Hezkuntzako gaitasunak “bizitzarako jakituria" dira, eta barne hartzen dute jakitea eta egiten jakitea eta, ezagutzak eskuratzeaz eta irizpide baliagarriak eraikitzeaz gain, bizitzako arazo eta egoeretan aplikazioa ere badute.

Gizartean herritar gisa jarduteko gaitasunak, hemen ulertzen den gisan, jendetasuna sustatzen du, errealitate soziala ulertzen, bizikidetza justizian eta bakean zeinen garrantzitsua den ulertzen eta herritartasun aktibo eta demokratikoa bizitzen laguntzen du.

Hezkuntzak, familian zein eskola eta gizarte testuinguruan oro har, gaur egun xedetzat du pertsonak gaitzea gizarte askotariko batean elkarrekin bizi ahal izateko, gainerakoekin modu positiboan erlazionatzeko, lankidetzan aritzeko, guztion ongiarekin konprometitzeko eta arazo, zailtasun eta desadostasunei modu irmo, baketsu eta positiboan aurre egiteko.

Gaitasun honek barne hartzen ditu, besteak beste; pertsona gisa portatzea geroz eta anitzagoa den gizarte batean elkarrekin bizitzeko moduan:

Gainerakoekin erlazionatzea, lankidetzan aritzea eta arazoei, zailtasunei eta desadostasunei aurre egitea.

•  Beste baten tokian jartzeko gaitasuna.

Tolerantea izatea, diferentziak onartzea eta norberaren balio, sinesmen eta kulturatik bestelakoak dituzten pertsonak errespetatzea.

Pertsona bakoitza bakarra eta berdina

Pertsona bakoitza gainerakoen diferentea da, eta hori gauza ona da. Bakoitza den modukoa da eta horrek apartekoak eta baliotsuak egiten gaitu. Talde, familia edo herrialde baten barruan, edo arraza baten barruan, inor ere ez da beste baten berdina. Denak gara desberdinak eta horrek gizateria aberastu egiten du. Baina era berean, giza pertsona guztiak berdinak gara naturaz, duintasunez eta oinarrizko eskubidez.

Pertsona bakoitza bakarra eta baliotsua da. Intolerantzia, mespretxua edo arrazakeria ikaskideen arteko tratu txarren formak dira. Ez da utzi behar norberaren duintasun pertsonala eraso dezaten arrazoi horiengatik eta ez da inor iraindu behar bere balio kulturalengatik edo erlijio sinesmenengatik, jatorriagatik, itxura pertsonalagatik edo janzteko edo pentsatzeko moduagatik. Pertsona guztiak gara desberdinak eta gure ezaugarri fisikoak, janzkera edo ohiturak errespetatu egin behar dituzte gainerakoek.

Finean, errespetua da bizikidetzaren “urrezko araua”: gainerakoak zuk tratatua izan nahi duzun moduan tratatzea da, gainerakoentzako zuretzako nahi duzun ongia nahi izatea. Izan ere, bestea ni bezalakoa da, pertsona bat, eta pertsona bat inoiz ere ez da tratatua izan behar beste gauza edo pertsona batera iristeko bitarteko gisa. Erabiltzea, manipulatzea edo baliatzea, objektu bat bailitzan, menostea da. Gainera, pertsonekiko maitasunak beti suposatzen du errespetua. Ezin dugu inor benetan maitatu ez badugu errespetatzen.

Laguntasuna maitasun mota bat da, bi pertsona edo gehiagoren arteko atxikimenduzko erlazio mota bat da, elkarrenbegiruneeta konfiantzan oinarritu eta bestearen ongizatea bilatzen duena. Laguntasuna emateko errespetua ezinbesteko osagaia bihurtzen da.

Ondorengo narrazioan harremanik onena pertsona perfektuak lotzen dituena ez dela ikusi dezakegu. Harremanik onenean bakoitzak bestearen akatsak onartzen ditu eta bere akatsak onartuak izan daitezen lortzen du. Eta horretarako, errespetua funtsezkoa da.

Sagarroiak

Izotz Aroan, animalia asko hotzaren ondorioz hiltzen ziren.

Sagarroiek, egoera hautemanez, taldeetan bizitzea erabaki zuten; horrela, beroa eta babesa ematen zioten elkarri.

Baina bataren arantzek bestea zauritzen zuten, hain zuzen ere, beroa ematen zieten hurbilekoak zauritzen zituzten. Eta horregatik, elkarrengandik urrundu egiten ziren.

Baina berriz ere hotza sentitu zuten eta erabaki bat hartu behar izan zuten: edo lurretik desagertzen ziren edo albokoen arantzak onartzen zituzten. Jakituria handiz, berriz ere elkarrekin bizitzea erabaki zuten. Horrela, ikasi zuten bizitzen arrunt hurbilekoa den harreman batek eragin ditzakeen zauri txikiekin, azken finean, garrantzitsuena hurkoaren beroa zelako. Eta horrela lortu zuten irautea. 

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Egitaraua

APIRILA HH4 - LH3

 

 APIRILALUDO

 

 

 

 

 

 

Lege Oharra