AbarketatxoKatImg

abarketatxologo Azkoitiko 4-12 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, jolasteko eta lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, bertan heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie haurraren heziketan.

Ostirala, 03 Martxoa 2017 16:12

Haurraren autoestimua

 

Haurrarengarapen integralean, berebehar guztiak asetuakdaudela bermatu behar dugu helduok. Behar materialetatik hartarago, bere beharemozionalak asetuak izateak berebiziko garrantzia dauka. Gaur egungo bizitza erritmoa dela eta, askotan umeak ez du behar duen adinamaitasun,arreta eta goxotasunjasotzen eta honek bere autoestimuan eragina izan lezake.

 

Autoestimua, edozein gizakik duen behar emozionala da. Haurtzaroan dugun autoestimua eta helduaroan duguna oso desberdina da. Pertsona heldu batek bere identitatea zein den badaki, bere egoeraz kontziente da eta bere ongizatea batez ere bere ekintza eta jarreretan oinarritzen da. Haur bat ordea, hazte prozesuan dago, bere pertsonalitatea eta izateko era garapen prozesuan sartuta daude, eta beraz, bere ongizatea ez dago bere esku bakarrik, inguruko familia egoerak eta akademikoak zeresan handia izango dute.

Pertsona heldu batek autoestimu on bat izatearenoinarriaordea, haurtzaroko aurreneko urteetan dago.

 

Autoestimua, pertsona bakoitzak duen balore propioaz kontzientzia izatea da; haurraren izaerak eta bera garatzen den inguruneak lotura estua dute.

Aipatu dugun bezala, haur batek autoestimu on bat izatea oso garrantzitsua da, autoestimu honekikasketetan,besteekiko harremanetan eta nola ez,zoriontasuna lortzeko garaian eragina izango du. Haur batekautoestimuon bat lortzean,gai dela sentituko du. Baliotsua sentituko da.

Autoestimu baxua duen bat berriz, ez da ezertarako gai sentituko. Balio ez duela pentsatuko du, besteak baino gutxiago dela. Lotsa sentituko du, modu kritiko batean erlazionatuko da eta kreatibitate gutxi izango du. Honek denak portaera arazoak ekar ditzake, bortizkeria eta lagunengandik aldentzea.

 

Zer egin dezakegu guraso eta hezitzaile moduan haurren autoestimua indartzeko?

 

Autoestimua ez da eskolan irakasten den gauza bat.Egunero-egunero landu eta indartubehar dugukonfiantzako eta errespetuzkoerlazio pertsonalekin. Haurrarenalde emozionalabeti kontutan izan behar dugu bai guraso eta bai hezitzaileek. Beraien aldarte aldaketa eta emozio gora-beherei kasu egin behar zaie.

Autoestimu baxua izateak arazo larriak ekar ditzakela kontutan izanda (depresioa, elikadura nahasteak, drogekin arazoak…), gure haurrekin txiki-txikitatik landu beharreko gaia dela ohartzea ezinbestekoa da eta honetan arreta jartzea. Autoestimu on batekinnerabezarora oinarri sendo batzuk dituztela iritsiko dira.

 

Autoestimua indartzeko hainbat aukera:

 

* Autonomia indartu. Gauzak bere kabuz egin ditzala eta egiteko gai dela ohartu dadila.

* Kritikarik ez. “gaiztoa zara”, “beti berdin!” bezalako esaldiak ekidin.

* Konparaketa eta etiketarik ez. Autoestimuaren etsai handienak dira.

* Benetakoak diren goraipamenak egin eta lorpenak txalotu. Bere buruari buruzko irudi ona izaten lagunduko diozu, bere autoestimuaren oinarria sendotuz.

* Bere ezaugarri positiboak gogorarazi. Bere ingurukoenekin batera.

* Disziplina positiboa erabiliz hezi. Haurrak limiteak, arauak eta errutinak behar ditu. Zer gertatu behar den jakinda segurtasuna izango du.

* Bere gaitasun txikietan konfiantza izan. Berarengan konfiantza duzula sentitzen badu, berak ere berarengan izango du.

* Eta batez ere, gure maitasuna eskainiz bere autoestimua indartu. Haurra maitatzea ez da nahikoa, bera. maitatua delasentitubehar du.

*Jolasen bidez haurren autoestimua indartu

 

Haurraren garapeneanjolasakberebiziko garrantzia dauka. Jolasak bere ezaugarriak ezagutzen laguntzen dio, bere trebetasunak agerian geratzen dira baina era berean baita bere mugak ere. Zure haurrekin jolastea garrantzitsua da. Jolasaren bidez asko balio dutela esango diegu eta zenbat duten ikasteko adierazi.

 

 

Kontuan izan beraz hau guztia eta AUTOESTIMUA INDARTU, egoki lantzen denak asko balio baitu.

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Egitaraua

URRIA 2021 / HH4 - LH3

 URRIA 21 LUDO

 

  URRIA 2021 / LH4 - LH6

 

 

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu.

Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiago

Onartzen dut

Cookie-EN POLITIKA

Zer dira cookie-ak?

Zenbait webgunetan sartzean ordenagailura behera kargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko funtsezko eginkizuna dute cookie-ek. Besteak beste, aukera ematen diote web orri bati erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.

Cookie motak

Cookie-ak bidaltzen dituen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen domeinua kudeatzen duen erakundea nor den aintzat hartuta, bi mota bereizi ahal dira: cookie propioak eta beste batzuen cookie-ak.
Bezeroaren nabigatzailean gordeta gelditzen diren denboraren arabera ere sailkatu ahal dira. Hartara, batzuk saioko cookie-ak izango dira, eta beste batzuk cookie iraunkorrak.
Azkenik, lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, beste sailkapen bat dago eta bost mota hauek daude: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookie-ak, analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta publizitate konportamentaleko cookie-ak.

Lege Oharra