AbarketatxoKatImg

abarketatxologo Azkoitiko 4-12 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, jolasteko eta lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, bertan heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie haurraren heziketan.

Osteguna, 23 Apirila 2020 14:08

RUPERT, ludotekan bat gehiago

Haurren eta animalien arteko harremana berezia da. Lotura berezia naturalki ematen da eta umeak animaliak errespetuz ezagutzeko aukera izateak onura anitzak izan ditzake. Duela sei urte kide berri bat batu zen gure Ludotekara, Rupert.

Rupert dordoka 2014an etorri zen Ludotekara eta ordu ezkero haurrei alaitasuna emateaz gain hainbat ezagutza barneratzeko ere balio izan du. Txikitan asko dira etxea maskota bat izateko eskatzen duten haurrak, maskota bat etxean izateak ekar lezakeen lana edo inplikazioa kontuan izan gabe. Gaur egun, Abarketatxo Ludotekan, hezitzaileak ez ezik haurrak ere badira Rupert dordoka zaintzearen erantzule. Haurrek janaria ematen diote, berarekin jolasten dute, ura aldatzen diote… eta etxea zikina duenean, garbitu ere egiten diote.

         Luken2

Ruperten presentziak haurrei animalien zainketaren inguruan kontzientzia izaten erakusten die, zer esan nahi duen etxean maskota bat izateak. Horren zalantzan dauden familientzat, baliogarria da animalia baten presentzia Ludotekan; izan ere, behin etxean dugunean maskota ez dago atzera bueltarik, aldiz, ludotekan ikas dezakete zer suposa dezakeen animalia bat etxean izateak. Haurrak kontzienteago izateko, duela bi urtetik Rupert etxera eramateko proiektua dugu martxan. Haurrek aukera dute dordoka etxera eraman eta gehienez astebetez etxean izateko, honek dakarren inplikazio edo konpromisoarekin. Hainbat familia dira, proiektua eskertu dutenak, adieraziz beraien haurra kontzientziatu dela animalia bat etxean izateak suposatzen duenarekin.

 

Sei urtean haurrak hazi diren bezala, Rupert ere hazi egin da. Bere etxea txiki gelditu zitzaiola ohartu giñen eta gabonak bertan zeudenez Errege Magoei eskutitza idaztea pentsatu genuen, Rupertentzako etxe berria eskatuz. Dirudienez Ludotekako haurrak zintzo portatu dira aurten eta Errege Magoek opariren bat utzi ziguten

Abarketatxo Ludotekan. Haurrak jakin minez zeuden zer izango ote zen eta ezin zioten gogoari eutsi, berehala ireki zuten oparia. RUPERTENTZAKO ETXE BERRIA ZEN!!
 
ruper oparia1 

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Egitaraua

MARTXOA HH4 - LH3

 

 OTSAILALUDO2024

 

 

 

 

 

 

Lege Oharra