AbarketatxoKatImg

abarketatxologo Azkoitiko 4-12 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, jolasteko eta lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, bertan heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie haurraren heziketan.

Osteguna, 23 Apirila 2020 14:20

Esperientzia berriak landatzen

Iritsi zaigu udaberria azkenean, mendiak berde ederrez margotuta ikusten dira eta loreak ere hasi dira beraien pintzelkadak ematen. Abarketatxo Ludotekan ere, udaberriari ongi etorria egin diogu aurtengoan eta urtaro zoragarri honen hasiera aprobetxatuz gure baratza martxan jarri dugu.

baratza3

Badira urte batzuk ludotekan baratzagintza proeiktuarekin hasi ginela. Landareen zikloa ikasteaz gain, haurrak naturarekin kontaktuan jartzeko aukera paregabea da. Baratze batek nola funtzionatzen duen ikasteko aukera dute eta bertatik irtetzen diren jaki ezberdinak nola hazi diren ikusten dute pausoz pauso. Beraiek izaten dira prozesu guztiaren protagonistak eta benetan gustura ibiltzen dira lurrarekin eskuak zikintzen eta bertan dagoen bizia esploratzen, landareak zaintzen, ura botatzen eta azkenik, ereindakoa jasotzen.
Hau izaten da unerik ederrenetakoa, beraiek hazitako barazkiak etxera ematen dituztenean erakusten duten poza eta harrotasuna. Honetaz gain, sasoiko bertako barazkiak ezagutzen dituzte eta elikadura osasuntsu baterako duten garrantzia ikasten dute, hau guztia, natura errespetetzeak duen garrantziaz jabetuz. Jarduera hau aurrera eramateko, loreontzi handiak ditugu Elkargunearen atzekaldean, beraz kanpora irteten gara eta haurrek asko eskertzen dute honakoa. Behin landaketa egindakoan, noizean behin, kanpora irteten gara eta gure
barazkiak nola hazten diren ikusten dugu, ura botatzen diegu eta bestelako zainketarik beharko balute, hor gaude gu beraien hazieran laguntzeko. Baina hau guztia martxan jartzeko, lehenik lur zaharra kendu eta berria jarri behar genuen loreontzietan, beraz hortan ibili giñen baratzagintzako lehenengo saioan 
Txikien eta ertainen txandakoak izan ziren hau aurrera eraman zutenak eta egin esan lan bikaina egin zuten! Lur guztia atera, loreontziak garbi garbi laga eta lur zaharra konpostara bota genuen. Hurrengo pausoa, lur berria jarri eta landatzera!

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Egitaraua

APIRILA HH4 - LH3

 

 APIRILALUDO

 

 

 

 

 

 

Lege Oharra