AbarketatxoKatImg

abarketatxologo Azkoitiko 4-12 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, jolasteko eta lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, bertan heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie haurraren heziketan.

Ostirala, 27 Apirila 2018 14:42

Enea Zurea Marea Urdineruntz

Enea Zurea proiektu solidario bat da non funts nagusiena behar dutenei lagunduz, haurrak horretaz kontzientziatzea da. Bada urte batzuk proiektu hau esku artean dugula, aurreko ikasturtean Nepaleko TDHF elkartearekin aritu ginen elkarlanean beraiei lagunduz.

          Honi helduz eta gure herrian Marea Urdina egitasmoa dela eta, egokia iruditu zaigu gure proiektua horrekin elkartu eta autismoa landuz, beraiei esku bat botatzea.

          Abarketatxo ludotekatik urteetan pasa dira autismoa duten haur desberdinak eta gaur egun ere baditugu. Horregatik, gainontzeko haurrei horien berri eman eta ezagutaraztea izango da gure helburu nagusia.

          Horrela, honen inguruan arituko gara ikasturte bukaera arte. Besteak beste, ekintza hauek burutuz:

-        Haurrekin autismoa landu, bideoak ikusiz , panelak eginez, elkarrizketen txokoan...

-        Marea Urdinari eutsiz, olatua aintzat hartuta, “llavero”, txapa zein lepokoak egin, eskulanak eginez.

-        Azoka solidarioa burutu ludotekan, egindakoak salduz eta ateratakoa MareaUrdinari emanez.

-        Urte bukaerako bideoa, MareaUrdina abestiarekin gure proiektua zabalduz eta autismoa bultzatuz.

-        Proiektu bukaerako FESTA egingo da ludotekako haur guztiekin, sortutako bideoa ikusiz eta merendola goxo bat dastatuz.

-       

Hauxe da gutxi gorabehera gure ideia, orain hau lantzea eta antolatzea geratzen zaigu, ilusioz eta gogo biziz.

AURRERA BERAZ HAUR ETA GURASOOK ELKARREKIN!!!

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Egitaraua

APIRILA HH4 - LH3

 

 APIRILALUDO

 

 

 

 

 

 

Lege Oharra