Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie nerabezaroa garaia honetan.
“Nik ez dut nahi jolastu” esan zuen batek. “Ba jolastu beharko duzu!” esan zion besteak. “Ezin nauzu derrigortu”, erantzun honek.
Arrazoia zuen gazteak; ezin zuen derrigortu. Askotan entzun izan dugu gainera esaldi edo baieztapen hau: “Derrigorrezkoa hiltzea bakarrik da”. Ba ez itxura! Derrigorrezkoa etxean egotea ere bihurtu da. Orain jolastu nahi duenak etxean jolastu beharko du. Eta bakarrik. Beno ez, bakarrik ez. Mugikorra, Play-a edo ordenagailua baduzu ez omen dago zertan bakarrik jolastu. Neure begiokin ikusi ditut gazteak mugikorreko aplikazioen bidez partxisean jolasten. Edo egun, hain ahalguztiduna den “Fornite” jokoaren bidez ezkutaketan ibiltzen.
Futbolari sutsuak direnak ere futbolean dabiltza jo eta su; Play-ko Fifan.
Orain derrigorra da etxean egotea bai; eta hori ulertzen ez duena etxean egotera derrigortu behar da. Baina hau amaitzen denean, eta laster amaituko da, ea gazteak kalera ateratzeko derrigortu beharrik ez dugun izaten; ze derrigorra hiltzea bakarrik da …
Bada denbora ikastetxeetan, unibertsitateetan, lan munduan... kooperazioak eta taldean lan egiten jakiteak zuen garrantziaz arduratu zirela edota konpetentzia honek bere aparteko kalifikazio bat irabazi zuela. Horrexegatik, formazio edo lan leku hauetako metodologia aldatu egin zen. Egungo gizartean taldean lan egiten jakiteak asko balio du; baina lehen ere balio zuen eta noiz ez du ba balio izan taldean lan egiteak? Inoiz ez! Beti balio izan du.
Gauza da, taldean lan egitea eta taldean pentsatzea ez direla gauza bera. Ikastetxeetako kalifikazioetan “taldean lan egiten daki” bezalako lorpenak agertu ohi dira baina “taldean pentsatzen daki” agertu al da inoiz?
Azkoitiko nerabe eta gazte gehienek euskal kulturaren eta lurraldearen ikuspegi baikorra dute. Horregatik indartzen dugu gazteek euskal kulturaren ezagupen bat eta praktika bat izatea. Asmo horrekin, erromeri bat antolatu dugu Artxamendin. Helburu hori lortzeko honakoak landuz kulturaz blai egingo dugu:
üGure jatorriek ezagutzera eman nahi dugu: Euskal kulturaren jatorria, ohitura, izakera....zabalduz
üArdurak Lantzeko aukerak sortuz: Gazteen parte hartze aktiboa lantzea bultzatzen degu erromeria antolatzeko garaian.
üTalde Lanaren indarra: nerabeen arteko talde lana eta koordinazioa indartuz.
üElkarrekin ondo pasatzeko aukera sortuz: Euskal jaia ardatz hartuta eta honen inguruan egiten diren ekintzetan gazteak ondo pasatzea.
20:30-23:00
Errespetu hitza hezkuntzaren esparruan askotan erabiltzen da. Txiki-txikitatik esan izan zaigu errespetatu behar direla gauzak, ordutegiak, arauak, ingurunea, norberaren burua, eta batez ere, gainerakoak. Baina jakintzat jotzen dugu mundu guztiak ulertzen duela zer den errespetatzea.
Tristea da neska-mutikoak ikustea treneko edo autobuseko eserlekuak okupatzeagatik borrokan, adinekoengatik edo beharrean direnengatik begirunerik erakutsi gabe, ikustea nola botatzen dituzten paperak eta objektuak lurrera garbitasun publikoa batere zaindu gabe, edo ohartu gabe beste batzuei horrek diezaiekeen kalteaz.
Pertsonaren duintasuna abiapuntua
Errespetua jarrera bat da, gainerakoen balioa eta duintasuna aitortzen eta estimatzen duena, gainerakoak balio horren arabera tratatuz. Honen abiapuntua pertsonaren duintasuna da, hemendik hasiz, ingurunera eta gainerakoen jabegora ere zabaltzen da. Hasteko, bestea pertsona gisa ikustea da, berez ere baliotsua den norbait, oinarrizko eskubide berak dituena. Gure buruari ere errespetua zor diogu, pertsona garen aldetik, eta gure burua gure duintasunaren arabera tratatu behar dugu.
Gizarte abegikorrago, baketsuago eta zuzenago bateranzko bidearen hasiera da gainerakoengan pertsona gisa duten duintasuna aitortzea, eta espaziorik ez uztea irainerako edo gutxiespenerako edo diskriminaziozko adierazpenetarako. Finean, errespetua da bizikidetzaren “urrezko araua”: gainerakoak zuk tratatua izan nahi duzun moduan tratatzea da, gainerakoendako zuretzako nahi duzun ongia nahi izatea. Izan ere, bestea ni bezalakoa da, pertsona bat, eta pertsona bat inoiz ere ez da tratatua izan behar beste gauza edo pertsona batera iristeko bitarteko gisa. Erabiltzea, manipulatzea edo baliatzea, objektu bat bailitzan, menostea da. Gainera, pertsonekiko maitasunak beti suposatzen du errespetua. Ezin dugu inor benetan maitatu ez badugu errespetatzen.
Nire erosketak benetako beharren arabera egiten al ditut?
Oso kontsumista den gizarte honetan gure esku dago bizitzeko eta ingurumen eta gizarte arloko kontsumorako jarraibide iraunkor batzuk sustatzea. Kontsumitzaileok eta erabiltzaileok dugu kontsumo iraunkorra gauzatzeko gakoa.
Lehendabizi benetan behar dugunari buruzko gogoeta egin behar dugu eta hortik aurrera:
- Ahal den neurrian, erosketa egiteko autoz egiten den ibilbidea laburtu behar dugu. Erosketak hurbil dauden dendetan eginez.
- Ahal den neurrian ez dugu erabili eta botatzeko produkturik erosi behar.
- Gehiegizko paketatua sahietsi behar dugu.
- Ingurumena gehiago errespetatzen duten produktuak eta zerbitzuak sustatu behar ditugu.
- Berrerabilpena sustatu behar dugu, aurrez zuen erabilerari ordezko bat emanaz, mailegatuz, oparituz, bigarren eskuko dendetan salduz,…
- Lagunartean konpartitu ditzakegu hainbat jolas eta joku, bakoitzak bere jokua izan beharrean, honela joku gehago erabiltzeko aukera izango dugularik kontsumo baxuago baten truke.
- Apurtu zaizkigunak konpontzen saiatuko gara zuzenean zakarretara bota beharrean.
Hainbat eta hainbat modu daude kontsumoa murrizteko eta bakoitzak bere aldetik jartzen badu poliki poliki gaur egungo errealitatea alda dezakegu. Benetako beharrei erantzuteko ez baitugu gaur egun adinako kontsumista izan beharrik.
Oporrak amaitu zaizkigu eta horrekin batera ikasturte berria iritsi zaiGu. Topalekuak ateak irekiko ditu eta ateak irekitzearekin batera zuen proposamen eta iritziak jaso nahi ditugu. Ikasturteko lehen hilabete honetan zuek ezagutu nahi zaituztegu, zuek gu ezagutzea nahi dugu.
Topalekuaren funtzionamendua ezagutzeko eta zuen interesen araberako zerbitzu bat lortzeko aukera bikaina duzue hau. Etorri topalekura, azaldu zuen kezka, beharrak, nahiak,… eta guztion artean zuentzako txoko bat sortuko dugu.
Nerabe baten guraso izanik ere etor zaitezke zure seme edo alabaren txokoa ezagutzera. Zure nahiak eta beharrak ere ezagutu nahi ditugu.
ZER EGIN BEHAR DA ARTXAMENDI TOPALEKURA JOATEKO?
BETEBEHARRAK:
ORDUTEGIA:
Zerbitzua irekita dagoen ordutegiaren barruan nahi duten guztietan sartu eta irteteko aukera izango duzue
-Asteazken, ostegun eta ostiraletan 16:30-19:30
-Larunbatak: 16:00-19:00
ANIMATU ETA ETORRI ARTXAMENDIRA!!!