ArtxamendiKatImg

artxamendi

Azkoitiko 13-17 urte bitarteko nerabe eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien bitartez motibazioa, prebentzioa lantzea, hezitzea, gizarteratzea eta nerabeen dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie nerabezaroa garaia honetan.

Astelehena, 23 Urtarrila 2017 10:11

Nola erosten dut?

Nire erosketak benetako beharren arabera egiten al ditut?

Oso kontsumista den gizarte honetan gure esku dago bizitzeko eta ingurumen eta gizarte arloko kontsumorako jarraibide iraunkor batzuk sustatzea. Kontsumitzaileok eta erabiltzaileok dugu kontsumo iraunkorra gauzatzeko gakoa.

Lehendabizi benetan behar dugunari buruzko gogoeta egin behar dugu eta hortik aurrera:

-        Ahal den neurrian, erosketa egiteko autoz egiten den ibilbidea laburtu behar dugu. Erosketak hurbil dauden dendetan eginez.

-        Ahal den neurrian ez dugu erabili eta botatzeko produkturik erosi behar.

-        Gehiegizko paketatua sahietsi behar dugu.

-        Ingurumena gehiago errespetatzen duten produktuak eta zerbitzuak sustatu behar ditugu.

-        Berrerabilpena sustatu behar dugu, aurrez zuen erabilerari ordezko bat emanaz, mailegatuz, oparituz, bigarren eskuko dendetan salduz,…

-        Lagunartean konpartitu ditzakegu hainbat jolas eta joku, bakoitzak bere jokua izan beharrean, honela joku gehago erabiltzeko aukera izango dugularik kontsumo baxuago baten truke.

-        Apurtu zaizkigunak konpontzen saiatuko gara zuzenean zakarretara bota beharrean.

Hainbat eta hainbat modu daude kontsumoa murrizteko eta bakoitzak bere aldetik jartzen badu poliki poliki gaur egungo errealitatea alda dezakegu. Benetako beharrei erantzuteko ez baitugu gaur egun adinako kontsumista izan beharrik.

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Berria

APIRILA 2024

APIRILARTXA

Ez galdu informaziorik

twitter  
 

Lege Oharra