ArtxamendiKatImg

artxamendi

Azkoitiko 13-17 urte bitarteko nerabe eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien bitartez motibazioa, prebentzioa lantzea, hezitzea, gizarteratzea eta nerabeen dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie nerabezaroa garaia honetan.

Asteazkena, 15 Apirila 2020 20:36

Nik ez dut nahi jolastu

Nik ez dut nahi jolastu” esan zuen batek. “Ba jolastu beharko duzu!” esan zion besteak. “Ezin nauzu derrigortu”, erantzun honek.

Arrazoia zuen gazteak; ezin zuen derrigortu. Askotan entzun izan dugu gainera esaldi edo baieztapen hau: “Derrigorrezkoa hiltzea bakarrik da”. Ba ez itxura! Derrigorrezkoa etxean egotea ere bihurtu da. Orain jolastu nahi duenak etxean jolastu beharko du. Eta bakarrik. Beno ez, bakarrik ez. Mugikorra, Play-a edo ordenagailua baduzu ez omen dago zertan bakarrik jolastu. Neure begiokin ikusi ditut gazteak mugikorreko aplikazioen bidez partxisean jolasten. Edo egun, hain ahalguztiduna den “Fornite” jokoaren bidez ezkutaketan ibiltzen.

Futbolari sutsuak direnak ere futbolean dabiltza jo eta su; Play-ko Fifan.

Orain derrigorra da etxean egotea bai; eta hori ulertzen ez duena etxean egotera derrigortu behar da. Baina hau amaitzen denean, eta laster amaituko da, ea gazteak kalera ateratzeko derrigortu beharrik ez dugun izaten; ze derrigorra hiltzea bakarrik da …

 

Argazkia jolas

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Berria

APIRILA 2024

APIRILARTXA

Ez galdu informaziorik

twitter  
 

Lege Oharra