ArtxamendiKatImg

artxamendi

Azkoitiko 13-17 urte bitarteko nerabe eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien bitartez motibazioa, prebentzioa lantzea, hezitzea, gizarteratzea eta nerabeen dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie nerabezaroa garaia honetan.

Astelehena, 08 Maiatza 2023 17:10

MARTXOAK 8 ARTIKULUA

                                                                   MARTXOAK 8

      Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an ospatzen da. Emakumeen
eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein eskubide horiek betetzea eskatzeko
erabiltzen da eguna.


        Martxoaren 8ko kanpainak zaintzak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean
banatzeko deia egin du aurten. Kanpainak zaintzarekin lotutako funtsezko alderdiak
azpimarratzen zituen. Alde batetik, agerian uzten zen zaintza-lanen ikusezintasuna. Bestalde,
azpimarratzen zen zaintza-lanak baloratu behar direla, bai ordainduak bai ordaindu gabeak.
Eta, azkenik, erantzukizuna azpimarratzen zuen: zaintza-lanak emakumeen eta gizonen,
erakundeen eta gizarte osoaren artean banatu behar direla.


        Emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak ildo modura hartuta, Azkoitiako kale heziketako
kideek eta Artxamendi topalekuko kideek bi ekintza esanguratsu burutu genituen. Batetik,
Azkoitiko kaleen izenak aldatu genituen, gizonen izenak zituzten kaleetan, Azkoitiko emakume
esanguratsu batzuen izenak jarriz, oharturik Azkoitiko herriko (herri askotan bezala) kale
gehienen izenak gizonezkoen izenak dituztela, emakumezko gutxi batzuen aldean. Bestetik,
adierazpen gune bat sortu genuen Kontsejupean, bertan emakumea izatearen eta honek
dakartzan desabantailen araberako galdera batzuei erantzuteko edo gaiaren inguruko beste
ekarpen batzuk egiteko aukera izanik herritar guztientzat. Herritarren parte hartze handiari
esker adierazpen gunea esaldi aberasgarriz bete genuen.

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Berria

APIRILA 2024

APIRILARTXA

Ez galdu informaziorik

twitter  
 

Lege Oharra