Azkoitiko KULTUR edo KIROL edo honelako ekintzak antolatzen dituen GAZTE elkarte bat osatzen baduzue Gazte Informazio Zerbitzuan honako zerbitzuak gozatu ditzakezue:
- GIZ-ko GELAREN ERABILPENA: Gai horiei dagokien bilera, ekintza, proposamen egiteko erabili dezakezue. Aste bete aurretik eskatu eta ibiltzeko aukera izango duzue.
- AHOLKULARITZA ZERBITZUA: elkartea nola erregistratu, prozesu osoaren jarraipena, dirulaguntzei buruzko informazioa, e.a.
- DIFUSIOA: Antolatzen diren ekintza eta egitarauen difusioa, Gipuzkoako Gazte Informazio Zerbitzuan, Euskal Erkidego mailan, interneten bidez, e.a.
- ORDENAGAILUAK: elkarteak dituen beharrentzat erabiltzeko aukera.
- ESKANERRA: elkarteak dituen beharrentzat erabiltzeko aukera.
- GUILLOTINA: elkarteak dituen beharrentzat erabiltzeko aukera.
- FOTOKOPIAK: elkartearen ekintzak aurrera eramateko beharrezko egiten diren fotokopiak ateratzeko aukera. Beste zerbitzuren bat behar ezkero proposatu eta aztertuko da.