AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

Osteguna, 01 Otsaila 2024 17:14

ARTXAMENDIKO MOZORRO LEHIAKETA

Inauteriak gerturatzen ari direla eta, Artxamendi Topalekutik,
Inauterietako jaialdia antolatuko dugu. Bertan MOZORRO LEHIAKETA bat izango
dugu.
Hona hemen lehiaketa horretako OINARRIAK:
PARTE HARTZAILEAK: DBHko ikasleak; hau da, 12 – 17 urte bitartekoak
NOIZ: otsailaren 9an, ostirala, 21:30etatik 23:30etara.
LEKUA: Elkargunean.
GAIA: Bakoitzak nahi duena.
MAILAK: Banaka ala taldeka.

Jaialdira etortzeko ez dago izena eman beharrik, mozorrotuta etorri eta listo.
SARIAK EGONGO DIRA:
- Banakako mozorro onenari.
- Taldekako mozorro onenari.
- Giro onena ipintzen duenari.
SARIA EMATEKO KONTUAN IZANGO DIREN IRIZPIDEAK:
- Mozorroen originaltasuna.
- Partaideen umorea.
- Mozorroa bizitzeko gaitasuna.

Jaialdia musikaz girotuko da.

Etor hadi jaialdira mozorrotuta eta goza

itzak/n inauteriak.

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

egitarauak

GAZTE TOUR 2023

gaztetpur2023

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Lege Oharra