ArtxamendiKatImg

artxamendi

Azkoitiko 13-17 urte bitarteko nerabe eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien bitartez motibazioa, prebentzioa lantzea, hezitzea, gizarteratzea eta nerabeen dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie nerabezaroa garaia honetan.

Artxamendiko albisteak

Asteazkena, 20 Urria 2021 17:22

HILEKOARI buruzko tailerra Artxamendin

Hilekoari buruz izan ditzazkegun irrika, galdera, jakinminak argitzeko tailerra izango da, otsailaren 10 eta 17ean 17:00etatik 19;00etara Artxamendi topalekuan. Interesatuak hezitzialeen bitartez eman izena.
Maskulinitate tailerra antolatu dugu, nerabe mutilentzat, 13-17 urte bitarteko mutilentzat. Tailerra azaroaren 3, 10, eta 17 egunetan garatuko da, arratsaldeko 16:30-18:30era. Interesatuak topalekura zuzentzea eskatzen dugu saioak ahalik eta egokien osatzeko.
Ostirala, 06 Azaroa 2020 12:20

XIX. Gazte Astearen Kartel Lehiaketa

XIXeko Gazte Astea martxan dugun moduan, KARTEL LEHIAKETA abian jarri dugu. Oinarriak zehaztu ditugu eta entregatzeko epea azaroaren 27ean izango da. Animatu parte hartzera!!!!
Asteartea, 23 Ekaina 2020 08:54

Udaleku irekiak Azkoitian

 Gaztetxoak elkarteak, ekainaren 29tik uztailaren 30a bitartean Udaleku irekiak antolatu ditu Azkoitian lehen aldiz. Asteko txandak izango dira, goizez, 9:30-13:30eak bitartean. Txanda bakoitzak 75€ko kostua izango du. Interesatuak izena emateko eta zalantzak argitzeko 688.717.486. Itxasotaz galdetuz argitzeko aukera izango duzue, edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezua bidali.  
Astelehena, 20 Apirila 2020 17:29

Itxialdian elkarrekin

Gazteria zerbitzuetan SEKULAKO gauzak lantzen ari gara, bai ludotekan eta bai topalekuan, eta denetan ondo pasatzen ari gara. Hemen dakarkizuegu gure momentu eder batzuk DBH1eko neskekin.  
Osteguna, 26 Martxoa 2020 15:03

BIZITZARAKO TREBETASUNAK

Gazteria arlotik, Artxamendiko hezitzaileak, BIZITZARAKO garrantzizkoak diren TREBETASUNAK publikatzen joango gara, bizitzen ari garen egoera ezberdin honen aurrean ere baliagarriak izango zaizulakoan. Egunero bat argitaratuko dugu gure sare sozialen bitartez. Gaurkoa; norbere burua ezagutzea.

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Berria

EKAINA 2026

Ez galdu informaziorik

twitter  
 

Lege Oharra