ABARKETATXO LUDOTEKA

4-12 urte bitarteko haurrei, eta beren gurasoei zuzendutako udal zerbitzua.

Astelehenetik ostiralera 17:00 - 19:00
Ostiraletan 17:00 - 20:00

Sartu

ARTXAMENDI TOPALEKUA

13-18 urte bitarteko haurrei, eta beren gurasoei zuzendutako udal zerbitzua.

Asteartetik ostegunera 16:30 - 19:30
Ostiraletan 16:30 - 20:00
Larunbatetan 16:30 - 19:30 (urritik apirila bitartekoak)

Sartu

AZKOITIKO GAZTERIA ZERBITZUA

Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua .

Astelehenetik ostiralera 16:30 - 20:00
Ostiraletan 09:30 - 12:00

Sartu

2026ko martxoaren 28a egun berezia izan zen guretzat. Korrika Euskal Herrian barrena zihoan, herriz herri, kilometroz kilometro, euskararen aldeko mezua zabalduz. Arratsaldeko 18:30ak aldera iritsi zen Azkoitiara, eta gu, ludotekako hezitzaile, haur eta familiak, prest geunden gure ekarpena egiteko.

Aurten, pauso bat harago ematea erabaki genuen: ludoteka bezala Korrikan parte hartzea. Horretarako, kilometro bat erosi genuen, ilusioz beteriko erabakia izan zena hasieratik. Ez zen soilik kilometro bat; guretzat, euskararekiko konpromisoaren adierazpen kolektiboa izan zen, belaunaldi berriei transmititu nahi diegun balio bat.

Egun handia iritsi aurretik, hainbat prestaketa lan egin genituen ludotekan. Haurrekin batera Korrikaren esanahia landu genuen: zer den, zergatik egiten den eta zer adierazten duen lekukoak. Euskararen garrantziaz hitz egin genuen, eta bakoitzak bere esperientziak eta bizipenak partekatu zituen. Egunez egun korrikaren jarraipena ere egin genuen ludotekatik zuzenean, gure herrira iritsi eta guri lekukoa eramatea tokatu zitzaigun arte. 

Familien inplikazioa ere nabarmena izan zen. Gure proposamena gurasoei azaldu orduko, batzuek segituen egin zuten bat proposamenarekin eta egunean bertan gurekin batera korrika egiteko prestutasuna eta eguna antolatzeko laguntza adierazi zuten. Horrela, guztion arteko elkarlaneko ekimena bihurtu zen. 

Martxoaren 28an, arratsaldea iritsi ahala, urduritasuna eta emozioa nabariak ziren. Kaleak jendez betetzen hasi ziren, eta Korrikaren giro berezi hori gure herrian ere sumatzen hasi zen, musika, oihuak, irribarreak eta, batez ere, euskararen aldeko batasuna.

Gure txanda iritsi zenean, haurrek hartu zuten protagonismoa. Haiek izan ziren lekukoa eramateko arduradunak, ilusioz eta harrotasunez. Momentu hunkigarria izan zen: korrika egiten zuten bitartean, ingurukoen animoak jasotzen zituzten, eta haien aurpegietan poza eta emozioa nabarmenak ziren.

Helduok ere alboan izan ginen, laguntzen eta babesten, baina argi zegoen egun hartako benetako protagonistak haurrak izan zirela. Haien bidez, euskararen etorkizuna irudikatu genuen, bizi-bizia eta indartsua.

Bestalde, egun hartan, Azkoitiak ozen erakutsi zuen herri euskalduna dela, eta euskararen alde borrokatzeko prest dagoen komunitatea dela. Kaleetan bizi izan zen giroak eta parte-hartze zabalak horren erakusgarri garbia izan ziren. Kaleak jendez gainezka bete ziren, herriko txikienetatik hasi eta nagusienetaraino, batzuk korrika ari ziren bitartean, beste batzuk animoz bete zuten bidea. Guztion artean, energia berezia piztea lortu genuen herrian.

Amaitzen joateko, esperientzia honek erakutsi digu bide egokian gaudela baina lanean jarraitu behar dugula. Ludotekatik, euskararen erabilera sustatzen jarraitu nahi dugu, eguneroko jardueretan zein halako ekimen berezietan. Argi daukagu halako bizipenek arrastoa uzten dutela haurrengan. Gaur lekukoa eraman duten haurrak biharko euskaldun aktiboak izango dira, eta hori da, azken finean, Korrikaren helburu nagusietako bat.

Horregatik, hemendik aurrera ere parte hartzen jarraitzeko asmoa dugu, ilusioz eta konpromisoz. Izan ere, euskararen aldeko bidea denon artean egiten da, pausoz pauso, kilometroz kilometro. Gogoratu behar dugu, Korrika ez dela ospatzen 10 egun hauetan soilik, baizik eta EGUNERO, ahoz aho erabiliz indartzen eta mantentzen dugula euskara!

 

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta urtean behin mundu osoko emakumeak
eta gizonak elkartu egiten dira emakumeen eskubideak eta berdintasunaren aldeko borroka ospatzeko.
Eguna, jendartean emakumeek bizitzan duten eginkizuna aitortzearen garrantziaz ohartarazteko eta
emakumeen aurkako indarkeria, diskriminazioa eta injustizia sozialak salatzeko baliatzen da.
Emakumeen Nazioarteko Eguna lehen aldiz 1909an ospatu zen Estatu Batuetan, Sozialista
Alderdiaren ekimenez, eta geroztik mundu osoan ospatzen hasi zen. Hasieran emakumeen lan
eskubideak eta bozketa eskubideak aldarrikatzen ziren, baina egun horrek garrantzi handia hartu du,
emakumeen eskubide guztien aldarrikapen globalean bihurtu delarik.


1910ean, Clara Zetkin-ek emakumeen nazioarteko eguna proposatu zuen 2. Internazionalaren
Emakumeen Kongresuan. Horrela, martxoaren 8a aukeratu zen, eta mundu osoan emakumeek beren
eskubideen alde borrokatzeko eguna bihurtu da.
Gaur egun, Emakumeen Nazioarteko Eguna ez da soilik ospakizun bat, baizik eta emakumeek
mundu osoan bizi duten diskriminazioaren aurkako protesta eta aldarrikapena. Zoritxarrez, emakumeek
oraindik ere genero berdintasunaren alde borrokatu behar dute hainbat arlotan: lan munduan,
osasunean, hezkuntzan, politikan eta familia inguruan.
Emakumeek soldata desberdintasunak, indarkeria matxista, edukazioaren eta lanaren alorrean
ematen diren diskriminazioak, eta emakumezkoen eskubideen urraketa larriak jasaten jarraitzen dute.
Horregatik, martxoaren 8a egun garrantzitsua da emakumeen ahotsa entzunarazteko eta aldarrikapen
hauen inguruan jendartea kontzientziatzeko.


Hala ere, azken urteotan aurrerapausoak eman dira emakumeen eskubideen alde. Mundu osoan
emakumeek lortu dituzte garaipen handiak, hala nola bozkatzeko eskubidea, berdintasun legeak, edo
emakumeen inguruko kontzientzia soziala handitzea. Hala ere, borroka ez da amaitu, eta egun honek
emakumeen aldarrikapenari bide ematen jarraitzen du.
Emakumeek ez dute soilik etxeko lanetan eta familiako zaintzan egiten duten lana aitortzea
merezi, baizik eta politika, ekonomia eta gizartean betetzen duten papera errespetatu behar da. Beraz,
martxoaren 8a ezinbesteko eguna da emakumeen eskubideen eta berdintasunaren aldeko borrokan
aurrera egitea sustatzeko.


Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen den bitartean, gogoeta egin behar
dugu eta mundu osoko emakumeen eskubideen alde borrokatzen jarraitu behar dugu. Emakumeen
ahotsak, borrokak, eta lorpenak errespetatu behar dira, eta guztiok dugu ardura haien eskubideak eta
berdintasuna defendatzeko. Egon gaitezen prest, elkarrekin borrokatzeko eta emakumeen mundua
hobetzeko.

AGENDA

al. as. az. og. or. lr. ig.
25
26
27
28
29
30
31

Datozenak

No hay próximos eventos!

Buletinera harpidetu

Artxamendi eta GIZ-ko informazioa jasoko duzu zure e-mailean.

SARE SOZIALAK

GAZTERIA ZERBITZUA

facebook instagram icon youtube  flickr
 
Helbidea
ELKARGUNEA. Aitamadinabeitia plaza z/g
Telefonoa
943 026 027
e-Posta
gazteria@gazteriazkoitia.eus

Lege Oharra