ArtxamendiKatImg

artxamendi

Azkoitiko 13-17 urte bitarteko nerabe eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien bitartez motibazioa, prebentzioa lantzea, hezitzea, gizarteratzea eta nerabeen dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie nerabezaroa garaia honetan.

Azteazkena, 22 Urtarrila 2020 11:34

Artxamendi puntetik

Bada denbora ikastetxeetan, unibertsitateetan, lan munduan... kooperazioak eta taldean lan egiten jakiteak zuen garrantziaz arduratu zirela edota konpetentzia honek bere aparteko kalifikazio bat irabazi zuela. Horrexegatik, formazio edo lan leku hauetako metodologia aldatu egin zen. Egungo gizartean taldean lan egiten jakiteak asko balio du; baina lehen ere balio zuen eta noiz ez du ba balio izan taldean lan egiteak? Inoiz ez! Beti balio izan du.

 

nerabeak topalekuan 20

 Gauza da, taldean lan egitea eta taldean pentsatzea ez direla gauza bera. Ikastetxeetako kalifikazioetan “taldean lan egiten daki” bezalako lorpenak agertu ohi dira baina “taldean pentsatzen daki” agertu al da inoiz?

Aisialdian ere ezaugarri hauekin egiten dugu topo. Agian talde lanak baino oihartzun txikiagoa du aisialdiak egungo gizartean, baina ez da hil, bizirik dago. Egia da egungo gazteek aisialdirako askoz ere denbora gutxiago dutela baina berriro diot; aisialdia ez da hil. Eta hiltzen bada ez da izango egungo gazteek aisialdirako denbora librerik ez dutelako, asialdia nola erabili ez dakitelako baizik. Gazteek aisialdia erabiltzen ez dakiten egunean hilko da aisialdia.

 

Gu, topalekuko hezitzaileak gara, topalekua aisialdirako gune bat da eta gu gune horretako hezitaileak gara. Topalekua gazteak biltzeko leku bat eta taldean etortzen dira. Guregana etortzen dira beren kezka, abilezia, gabezia, hutsune, emozio eta denbora librea elkarbanatzera. Aniztasun handia biltzen da gure topalekuan. Jarrera, identitate, emozio, pentsaera, hizkuntza, kultura... anitzeko gazteak taldean etortzen dira. Gure helburua denei erosotasuna eta babesa ematea da baina hortik bertan egiten ditugun ekintza, proiektu edo egonaldietan parte hartzera bultzatzen saiatzen gara eta parte hartzen dutenean edo hartzen ez dutenean berauek behatzen egoten gara.

 

Ez gara zientzialariak, hezitzaileak gara; baina egungo gazteak behatuz atera dugun ondorioetako bat ondorengoa da: Taldean lan egitea hobeto ematen zaie, taldean pentsatzea baino. Edo beste modu batera esanda; taldean lan egiten dute taldean pentsatu gabe. Taldean lan esaten dugunean izan daiteke taldean hitz egitea, jolastea edota egote hutsa ere jakina; aisialdian ez baita dena lana. Baina ondorioa jolaserako edo lanerako berdina da; taldean pentsatzerako orduan gabezia handiak dituzte edota zuzenean taldean ez dute pentsatzen.

Zerk eraman ote du egungo gazteria egoera horretara? Egungo gazteria bakarrik ote da horrelakoa? Mugikorrek al dute errrua? Bideojokoek agian?

Ez gara zientzialariak baina hezitzaileak gara eta hurrengo artikuluan galdera hauen erantzunak elkarbanatuko ditugu. Zergatik hurrengoan? Behaketan gabiltzalako.

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Berria

 

 

Ez galdu informaziorik

twitter  
 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu.

Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiago

Onartzen dut

Cookie-EN POLITIKA

Zer dira cookie-ak?

Zenbait webgunetan sartzean ordenagailura behera kargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko funtsezko eginkizuna dute cookie-ek. Besteak beste, aukera ematen diote web orri bati erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.

Cookie motak

Cookie-ak bidaltzen dituen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen domeinua kudeatzen duen erakundea nor den aintzat hartuta, bi mota bereizi ahal dira: cookie propioak eta beste batzuen cookie-ak.
Bezeroaren nabigatzailean gordeta gelditzen diren denboraren arabera ere sailkatu ahal dira. Hartara, batzuk saioko cookie-ak izango dira, eta beste batzuk cookie iraunkorrak.
Azkenik, lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, beste sailkapen bat dago eta bost mota hauek daude: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookie-ak, analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta publizitate konportamentaleko cookie-ak.

Lege Oharra