Ekainaren 21etik aurrera udako ordutegiarekin irekiko da gazte bulegoa goizez 11:00etatik 13:00etara.
Artx@bentura eta Praka Motxakin programetako 2.go txandetan azken plazak gelditzen dira. Interesatuak ekainaren 11a aurretik Gazte Zerbitzu Bulegoan izena eman beharko dute.
Hilabete osoan Gazteria Zerbitzuetan Transexualitatea lantzen egon ondoren, NAIZEN elkartearen lankidetzarekin, asko ikasi dugu.
Eskerrik asko partaide izan diren haur eta nerabeei eta Elkartearen kide diren guztiei.
Aisialdiko begiraleei zuzendutako formakuntza jardunaldia, ekainaren 5ean, goizeko 9:30etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:30etara, Elkargunean. Izen ematea egitea beharrezkoa da honako loturan.
"TRANSEXUALITATEA HAUR ETA NERABEETAN" hitzaldia Naizen elakrtearen eskutik izango dugu, maiatzaren 28ean, arratsaldeko 18:00etan, Elkarguneko Oteiza Aretoan.
Ikasturtean zehar Alaibatzan ibili diren haur eta nerabeentzat udako ekintza berezi batzuk prestatu dituzte Alaibatzan, UDAN ERE GUREKIN egitasmoan barne. Izena ematea irekita dago EKAINAREN 4a arte. Ekintzen aukerak hemen adinez adin
Azoka martxan dugu ludotekan eta produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da maiatzaren 20rarte, arratsaldero 17:00etatik 19:00etara. Aurtengo lankidetza NAIZEN elkartearekin dugu eta hilabete osoan zehar haur eta nerabeekin transexualitatea landu ondoren AZOKA beste ekintza dugu. Bertan lortzen dugun dirua elkarteari emango zaio. ZATOZ, ikusi, ikasi eta parte hartu gure Azokatxoan, zuen zain gaude.