Zumaiako udaleku irekietan begirale ta koordinatzaile jarduteko lan eskaintzan izen emate epea irekita dago. Izen emate epea; martxoaren 10 arte. LAN DEIALDIA osoa hemen duzu.
18-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako Gipuzkoako Foru Aldundiko egitasmoa da, non dirulaguntzak eskaintzen diren proiektu ezberdinetara;
- Proiektu artistiko/kulturalak komunitarioak.
- Ingurunearen zaintza eta jasangarritasuna oinarri duten proiektuak
- Genero berdintasuna, kulturartekotasuna, euskara, elkartasuna eta beste alorretan oinarritutako gizarte edo komunitate eraberritze proiektuak.
Datorren otsailaren 19ean, larunbata, arratsaldeko 16:00etan, Familia giroan ludotekan kirola beste era batera egiteko aukera izango da, nahi duen familiarentzat. Bertan kirola eginez ondo pasatzeko aukera izango dugu. Ekintza Elkarguneko Oteiza Aretoan izango da, eta haurra bere familiarekin etorri beharko du. Animatu zaitezte.
Zu izan zaitezke Auzolandegiak 2022 programaren kartelaren egilea eta sari bikain bat irabazi!. Auzolandegiak programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, parte hartu. Kartelaren konposizioa piktorikoa, fotografikoa, digitala eta abar izan daiteke.
Kartela aukeratzeko orduan epaimahaikideek kontutan hartuko dute lanen originaltasuna eta programarekin duen lotura. Lanak aurkezteko epea: 2022ko urtarrilaren 21etik otsailaren 17ra, bi egunak barne. OINARRIAK.
Lankidetza programan izena emateko azken egunak. Epea; OTSAILAREN 15A arte izango da. Izena emateko HEMEN informazio guztia.
Datozen egunetan otsailetik apirila bitartean BAZTARTXON, zine, antzerki eta ekintaldiak ditugu, IKUSI EGITARUA.
Aurtengo XX. Gazte Asteko Irabazleak bi izan dira;
- Kategori digitalean, Alain Castillo.
- Eskuzko kategorian; Irene Nogales.
ZORIONAK bioi zuen lanagatik.
Gazte Asteko Patata tortila lehiketa, Covid-19 dela eta BERTAN BEHERA gelditu da. Halaber biharko sari banaketa eta merendola ere bai, hau hurrengo astera atzeratuko da.
Zenbait webgunetan sartzean ordenagailura behera kargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko funtsezko eginkizuna dute cookie-ek. Besteak beste, aukera ematen diote web orri bati erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.
Cookie-ak bidaltzen dituen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen domeinua kudeatzen duen erakundea nor den aintzat hartuta, bi mota bereizi ahal dira: cookie propioak eta beste batzuen cookie-ak.
Bezeroaren nabigatzailean gordeta gelditzen diren denboraren arabera ere sailkatu ahal dira. Hartara, batzuk saioko cookie-ak izango dira, eta beste batzuk cookie iraunkorrak.
Azkenik, lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, beste sailkapen bat dago eta bost mota hauek daude: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookie-ak, analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta publizitate konportamentaleko cookie-ak.