Azkeneko berrien arabera IZEN EMATEA luzatu egin da APIRILAREN 17a arte. Aldaketa honek eraginda zozketa apirilaren 23era atzeratu da eta ondorengo behin betiko izen emate eta ordainketa apirilaren 30ean egin beharko da.
Pazko astean ohikoak diren HAUR ASTEA eta UDABERRIKO EKINTZAK programak bertan behera gelditu dira, alerta egoeraren azken berriak direla eta. Ondorioz ez da izen ematerik gauzatuko. Ordurako alerta neurriak jasotzen badira, zerbitzuen martxa berantolatuko da ekintza alternatiboz beteta.
Coronavirus-COVID19 dela eta, gazteria zerbitzuetan ARRETA ZUZENA martxoaren 30a arte telematikoki eta telefonoz eskainiko dugu, goizeko 9:00etatik 13:00etara
Telefonoak; 943.02.60.27. eta 652.720.752.
LOS MISERABLES, Ladj Ly, Frantzia, 2019, martxoaren 6ean, ostirala, 22:00etan, Baztartxon.
Gazterian zerbitzuetan MARTXOAK 8 dela eta, ekintza ugari antolatu ditugu, hitzaldia, hausnarketak, herri mailako partehartzea, e.a. Goazen partehartzera.
Otsailaren 28ean hasita, honako filmeak izango dira ikusgai;
Helduentzat; ADU filmea, ostiraletik astelehen bitartean, ohiko ordutegietan.
Haurrentzat; LUR eta AMETS filmea, igandean, 17:00etan.
Jada, 2020ean sartu berriak gara, eta Artxamendin eskuk martxan jarrita lanean ari gara, taldean. Baina ba al dakigu taldean pentsatzen?
Azkoitiko Gazteria saila, inklusiboa izateko asmotan, bere zerbitzuetan argitalpenak piktogramaz egiten hasi gara. Azkoitiko haur, nerabe, gazte, herritar zerbitzuetan beren lekua izateko aukera eskainiz eta helburua jarrita, asmo berriari hasera eman diogu. Pixkanaka, gure zerbitzuetan DENOK KIDE izan ta LEKUA izatea nahi dugu.
Zenbait webgunetan sartzean ordenagailura behera kargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko funtsezko eginkizuna dute cookie-ek. Besteak beste, aukera ematen diote web orri bati erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.
Cookie-ak bidaltzen dituen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen domeinua kudeatzen duen erakundea nor den aintzat hartuta, bi mota bereizi ahal dira: cookie propioak eta beste batzuen cookie-ak.
Bezeroaren nabigatzailean gordeta gelditzen diren denboraren arabera ere sailkatu ahal dira. Hartara, batzuk saioko cookie-ak izango dira, eta beste batzuk cookie iraunkorrak.
Azkenik, lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, beste sailkapen bat dago eta bost mota hauek daude: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookie-ak, analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta publizitate konportamentaleko cookie-ak.