Uztailaren zehar Elkargunetik antolatu diren LANTEGI UDALEKUEN izen ematea maiatzaren 9tik ekainaren 12era. AUKERA UGARI eta BIKAINAK ekintzetan parte hartzeko. Izen ematea, Elkarguneko web orriaren bidez egingo da.
Apirilaren 1etik 3ra bitartean, Elkargunean, herriko plaza aretoan gauzatuko da. Bertan liburu aurkezpen ugari eta irakurtzeko aukera bikainak ikusteko eta erosteko aukera izango da. Azokak Virginia Woolf idazle aintzindariari keinua egingo zaioa EGITARAU oparo bat eskainiz.
3D inprimaketa tailerra izango da apirilaren 1ean, 17:15ean, Elkarguneko Teknogunean, LH3-LH6 adin tartekoentzat. Izen ematea martxoaren 25a bitartean, Gazte Zerbitzu Bulegoan edo online.
Udaberriko ekintzetan ekintza eta irteera ugari egingo ditugu, apirilaren 19tik 22era. Izen ematea, martxoaren 29etik apirilaren 5era izango da Gazte Zerbitzu Bulegoan, arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara.
Astigarragako Sagardoetxera joango gara, martxoaren 19ean, larunbata. Izen ematea; otsailaren 28etik martxoaren 4ra izango da ludoteka bertan. Helduak 4,5 euro izango da eta haurrena 3€.