GOAZEN antzezlana, martxoaren 17ean, 18:00etan eta 20:00etan, Baztartxon. Sarrerak salgai, otsailaren 6ean, astelehena, 18:00etatik 19:30etara Baztartxo bertan.
LOS DEL TUNEL filmea asteburu honetan, Baztartxo ohiko ordutegietan.
"2384, Nork Nahi Du Bizi Betirako"antzerki musikala, otsailaren 5ean hasita martxoaren 11a bitartean emanaldi ezberdinak, Floreagan, Baztartxon eta Deuston. Sarrerak salgai Floreaga ikastetxeko idazkaritzan 3€etan.
Lan poltsa ezberdinen prozedura martxan dago. Administrazio Goi mailako kidegoa, G.M.T. kidegoa; Zuzenbidean lizentziatu aukera. G. M. T. kideoa; Atxibozain, Liburuzain eta Dokumentazioa Eskala (3.H.E), G.M.T. kideoa; osasun publikoa Eskala (3. H.E), Orientatzailea (lanekoa), Administrari kidegoa (2.H.E), Enpresako medikoa.Izen ematea; otsailaren 3a arte.
Gipuzkoako herriarteko bertso mugimendua bultzatzeko asmoz, Gipuzkoako herriartekoa martxan izango da otsailaren 3tik maiatzaren 27a bitartean. Bertan parte hartuko duten gazteak Azkoitia, Lasarte eta Zarauzkoak izango dira. 1.go emanaldia Azkoitiko Zurt tabernan izango da, otsailaren 3ean, ostiralean, 22:30ean.
"DESOXIRRIBONUKLEIKOA" komedia zientifiko musikala ikusgai larunbatean, otsailak 4, 22:00etan Baztartxo aretoan.
Datorren asteazkenean, otsailaren 1ean, egingo da XXXV. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sari banaketa izango da Udaletxeko udalbatza aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
Euskadiko Gazteria arloak, auzolandegiak zabaltzeko kartel lehiaketa abian jarri du. Argazkiak, marrazkiak, colageak, e.a. entregatu ahal dira otsailaren 20a baino lehen. Irudia eta leloa Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali beharko da.