Gazterian jada prest dugu Apirileko ekintzak, telelanean ere eskaintza antolatuta dugu.
Ludotekako apirileko egitaraua; HH4-HH5 ekintzak eta LH1-LH3 ekintzak.
Eskerrik asko bideotxo hau egitera animatu zareten haur denoi.
Gaur eguneko egoerari aurre egiteko KOMUNITATEAK hartzen du benetako indarra. PEPA HORNO adituak zenbait klabe ematen dizkigu. IKUSI BIDEOTXOA
Eusko Jaurlaritzak eta EITBek irakaskuntza indartzeko hezkuntza saio bat jarriko dute abian , bereziki etxean euskarri teknologikorik ez duten ikasleentzat. Saioa lehen hezkuntzako 1 eta 4. mailako ikasleei zuzendua izango da, batik bat. Datorren astelehenean (martxoaren 30) hasiko da eskaintzen ETB3en eta eitb.eus, goizeko 9:00etatik 12:00etara.
Gazteria arlotik, Artxamendiko hezitzaileak, BIZITZARAKO garrantzizkoak diren TREBETASUNAK publikatzen joango gara, bizitzen ari garen egoera ezberdin honen aurrean ere baliagarriak izango zaizulakoan. Egunero bat argitaratuko dugu gure sare sozialen bitartez. Gaurkoa; norbere burua ezagutzea.
Sexualitate Zerbitzuko hezitzaileak eta Artxamendikoak elkarrekin, jada BELDUR BARIK martxan jartzera goaz. Hemen dittuzue 2019 Top bideoak, ikusi eta lanak osatzeko ideiak hezitzaileekin jorratzeko. ANIMATU eta LAN BIKAINA osatzeko garai egokia.
Animo eta indar guztiak!!!!"
Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboa ikastetxeekin elkarlanean ari da, ahalik eta prezio baxuenean, hainbat etxetan konexioa izan dezaten. Etxean beharra duten gurasoei eta konexiorik gabe dagoen norbait ezagutzen dutenei eskatu diete dagokien ikastetxean ohartarazteko. Ikastetxeei berriz, eskaerak egiteko edo informazioa jasotzeko ondoko helbidera idazteko eskatu die: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Iturria (Argia 2020/03/24)
Artxamendin egunero ASMAKIZUN bat plateatuko dizuegu, gure sare sozialen bitartez. Animatzen zara parte hartzera? Zure zain daude bertako hezitzaileak? Bidali erantzuna edo idatzi Instagrameko gure kontuan @artxamenditopalekua
Zenbait webgunetan sartzean ordenagailura behera kargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko funtsezko eginkizuna dute cookie-ek. Besteak beste, aukera ematen diote web orri bati erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.
Cookie-ak bidaltzen dituen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen domeinua kudeatzen duen erakundea nor den aintzat hartuta, bi mota bereizi ahal dira: cookie propioak eta beste batzuen cookie-ak.
Bezeroaren nabigatzailean gordeta gelditzen diren denboraren arabera ere sailkatu ahal dira. Hartara, batzuk saioko cookie-ak izango dira, eta beste batzuk cookie iraunkorrak.
Azkenik, lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, beste sailkapen bat dago eta bost mota hauek daude: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookie-ak, analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta publizitate konportamentaleko cookie-ak.