Haizea etorri zaigu bere saritxoa jasotzera. ZORIONAK HAIZEA, eta eskerrik asko zure lankidetzari Zurea-enea proiektuan.
Larunbatean ekintza bikainaren bitartez, lasterketa solidarioa, proiektoko ekintza guztiei bukaera eman genien. ESKERTZEA herriko haur, nerabe, gazte, heldu eta aitton amonei, ta familiei izandako partehartzea herri ekimen honetan. BIKAINA izan zen. Eta hemen horren erakusle.
Uztailaren zehar Elkargunetik antolatu diren LANTEGI UDALEKUEN izen ematea maiatzaren 9tik ekainaren 12era. AUKERA UGARI eta BIKAINAK ekintzetan parte hartzeko. Izen ematea, Elkarguneko web orriaren bidez egingo da.
Apirilaren 1etik 3ra bitartean, Elkargunean, herriko plaza aretoan gauzatuko da. Bertan liburu aurkezpen ugari eta irakurtzeko aukera bikainak ikusteko eta erosteko aukera izango da. Azokak Virginia Woolf idazle aintzindariari keinua egingo zaioa EGITARAU oparo bat eskainiz.
3D inprimaketa tailerra izango da apirilaren 1ean, 17:15ean, Elkarguneko Teknogunean, LH3-LH6 adin tartekoentzat. Izen ematea martxoaren 25a bitartean, Gazte Zerbitzu Bulegoan edo online.