ABARKETATXO LUDOTEKA

4-12 urte bitarteko haurrei, eta beren gurasoei zuzendutako udal zerbitzua.

Astelehenetik ostiralera 17:00 - 19:00
Ostiraletan 17:00 - 20:00

Sartu

ARTXAMENDI TOPALEKUA

13-18 urte bitarteko haurrei, eta beren gurasoei zuzendutako udal zerbitzua.

Asteartetik ostegunera 16:30 - 19:30
Ostiraletan 16:30 - 20:00
Larunbatetan 16:30 - 19:30 (urritik apirila bitartekoak)

Sartu

AZKOITIKO GAZTERIA ZERBITZUA

Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua .

Astelehenetik ostiralera 16:30 - 20:00
Ostiraletan 09:30 - 12:00

Sartu

Azkoitiko Udalak, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazte langabe bat kontratatuko du aldi baterako. Kontratuak LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa izango du, erakunde horrek gazteak kontratatzeko laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdian arauturikoarekin bat. Lanpostua 12 hilabeteetarakoa izango da. Lanbidek kontratazioa gauzatuko du, eta 16-30 urte bitarteko gazteentzat izango da eskaintza.LANBIDEn izena emateko epea, 2020ko azaroaren 16tik 24ra izango da. Informazioa osatzeko hemen duzu aukera.

Asteartea, 17 Azaroa 2020 09:21

ZAPATUTAN FAMILIAN, ludotekan.

ZAPATUTAN FAMILIAN egitasmoaren barne, azaroaren 28ean, larunbata, Jolasa eta mahai jolasei buruzko, guraso eta haurrei zuzendutako jardunaldia izango da ludotekan, Lduotekan bazkideak direnei zuzendua izango da, 16:00etatik 19:00etara. Interesatuak izena eman ludotekan.

Asteazkena, 11 Azaroa 2020 09:07

Gabonetako ekintzetarako begirale LAN POLTSA

Azkoitiko Udalak, gabonak direla eta ekintza ezberdinak antolatuko ditu haurrentzat. Honetarako begiraleak behar izango diral eta begirale lan poltsa abian jarri da. Lan poltsan izena emateko, azaroaren 16tik 27era Gazte Zerbitzu Bulegoan, astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:00era.

Ostirala, 06 Azaroa 2020 17:38

DRONEN tailerra

DRONEN tailerra azaroaren 19ean, 10-15 urte bitarteko nerabeentzat, arratsaldeko 17:30ean, Elkargunen. Izen ematea Gazte Zerbitzu Bulegoan azaroaren 13a arte. Plaza mugatuak.

Ostirala, 06 Azaroa 2020 17:27

Antzerkia Soreasu Antzokian

Bi aste honetan honako antzezlanak dira Azpeitian, Soreasu Antzokian;

- IKIMILIKILIKLIK antzerkia. azaroaren 7ean, 17:00etan.

- "PINOCCHIO" antzerkia, azaroaren 14ean, 17:00etan.

Ostirala, 06 Azaroa 2020 17:12

ZINEA BAZTARTXON

Datozten bi asteburu hauetan Baztartxon izango diren HAURRENTZAKO ZINE EMANALDIAK hauek dira:

Azaroaren 8; EL ARCO MAGICO filmea

Azaroaren 15; STARDOG & TURBOCAT filmea

Emanaldien ordutegia aurreratu denez, orain arratsaldeko 16:30ean izango dira. 

Ostirala, 06 Azaroa 2020 16:59

Zientzia tailerrak Aizkibel liburutegian

Bi tailer zientifiko ezberdin izango dira aukeran, Aizkibel liburutegian, ta egun bakoitzean bi txanda izango dira 17:30ean eta 19:00etan.

PH FACTOR tailerra; Partaideek sustantzia azido eta basikoen kimikari buruzko saiakuntzak egingo dituzte. Azaroaren 12ean izango da eta LH3-LH6 urte bitarteko haurrei zuzendua izango da. 

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK; energia mundua mugitzen duen motorra da. jasangarritasunaren giltzarik batzuk energiaren erabilera eta sorrera eraginkorrak dira. Azaroaren 13ean izango da eta LH3-LH6 urte bitarteko haurrei zuzendua izango da.

Izen ematea; Aizkibel Liburutegian, azaroaren 6a arte.

 

Ostirala, 06 Azaroa 2020 12:20

XIX. Gazte Astearen Kartel Lehiaketa

XIXeko Gazte Astea martxan dugun moduan, KARTEL LEHIAKETA abian jarri dugu. Oinarriak zehaztu ditugu eta entregatzeko epea azaroaren 27ean izango da. Animatu parte hartzera!!!!

AGENDA

Datozenak

28
mar.
GAZTE ZERBITZUAK

Buletinera harpidetu

Artxamendi eta GIZ-ko informazioa jasoko duzu zure e-mailean.

SARE SOZIALAK

GAZTERIA ZERBITZUA

facebook instagram icon youtube  flickr
 
Helbidea
ELKARGUNEA. Aitamadinabeitia plaza z/g
Telefonoa
943 026 027
e-Posta
gazteria@gazteriazkoitia.eus

Lege Oharra