Gazte Asteko Patata tortila lehiketa, Covid-19 dela eta BERTAN BEHERA gelditu da. Halaber biharko sari banaketa eta merendola ere bai, hau hurrengo astera atzeratuko da.
Gaur, abenduaren 30a, gabon parkeko azken eguna izango da. Oraindik sarrerak baditugu jolastu nahi duen haurrentzat. 3 txanda dira, 11:00-13:00, 16:00-17:50 eta 18:10-20:00. Animatu eta ondo pasa.
Gabonetan, beste ekintzen artean gabon parkea izango da abenduaren 28, 29 eta 30 egunetan. Honetarako begiraleak kontratatuko dira eta lan poltsa abian da. CVeak jasoko dira azaroaren 15etik 26era, Gazte Zerbitzu Bulegoan, 16:30eattik 20:00etara. Ekarri beharreko dokumentazioa izen emate orrian zehaztuta agertzen da.
Borobil Teatroak gaztetxoentzat ekoiztutako “Narzis@” antzezlana estreinatuko du larunbatean, azaroaren 6an, Baztartxo Antzokian. Emanaldia 18:00etan izango da eta sarrerak dagoeneko salgai daude www.entradium.com atarian. Sarrera lau euro kostako da eta egunean bertan Baztartxoko leihatilan ere eskuratu ahal izango dira sarrerak.
Datorren azaroaren 5ean, Zoom plataformaren bitartez, ALBOAN Fundazioak Inequality Webquest II edizioa ospatuko du. Hausnarketa jarduera bat da, ekipoen arteko lehiaketa formatuan. Helburua galdera batzuk erantzutea da, guk guk eskuratuko dizkizuengun baliabideetaz eta zuen lagunen laguntzaz baliatuz.Galderen edukiak genero desberdinkeria eta genero rol eta estereotipoen ingurukoak izango dira, eta euskaraz, gaztelaniaz zein inglesez erantzun ahal izango dituzu. Modu dibertigarri eta jolasgarri batean hausnarketa eta IKTak bateratzeko proposamen online bat eskaintzen dizugu! Apuntatuko zara? Dohainik da!
Eman ezazu izena dohainik zure taldearekin eta lehia ezazu beste ekipo batzuekin! Taldeetan14-25 urte bitarteko 4-6 pertsonek hartu dezakete parte, Sariak daude talde irabazleentzat!
Eman izena! Leku mugatuak daude!
BALDINTZAK eta OINARRIAK
ESKOLENTZAKO EDIZIOA
Ordua: 11:00-12.00
ASTIALDI TALDEENTZAKO EDIZIOA
Ordua: 18.00- 19.30
Hilekoari buruz izan ditzazkegun irrika, galdera, jakinminak argitzeko tailerra izango da, otsailaren 10 eta 17ean 17:00etatik 19;00etara Artxamendi topalekuan. Interesatuak hezitzialeen bitartez eman izena.