Ludotekako bazkidetza gauzatzen dezunean "MUSUKO MAGIKOAZ" irtengo zara, oparituko dizugu. Eta hau egiteko aukera izan dugu, gure lagun MAREA URDINEKOEKIN batera. MUSUKO MAGIKOAZ SUPER BOTEREAK izango dituzu;
- Denak berdin eta aldi berean desberdin ikusteko SUPERBOTEREA.
- Behar duenari laguntzeko SUPERBOTEREA
- Inor ez baztertu edo atzean uzteko SUPERBOTEREA.
- Bakarrik dagoenarengana gerturatzeko SUPERBOTEREA.
- Denak errespetuz tratatzeko SUPERBOTEREA.
"MUSUKOAREKIN ETA JOLASTUZ, ZATOZ MUNDUA DESKUBRITZERA"
.
Gaur, irailaren 14ean hasita eta plazak bete arte, ludotekan izena emateko aukera izango da 17:00etatik 19:00etara.
Dagoenekoz martxan gabiltza ikasturte berriaren prestaketan herriko haur, nerabe eta gazteei zerbitzua emateko. Honela, gazte zerbitzua, irailaren 21ean irekiko da eta topalekua eta ludoteka, urriaren 5ean. Berriz bazkidetza ludotekan irailaren 14ean hasiko da, zerbitzu bertan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Hizkuntz Eskola Ofizialetan matrikula epea irekita dago irailaren 1etik 28ra. Azkoitiko geletan parte hartzeko Eibarko Hizkuntz Eskola Ofizialean egin behar da matrikulazioa. Informazioa lortzeko 943.20.06.18 eta 943.20.06.48. telefono zenbakira zuzendu zaitezkete.
Irailaren 10ean, ostegunean, bukatzen da epea gazteentzako alokairu dirulaguntzak eskatzeko epea. dirulaguntzak 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduak dira eta Azkoitia lantzen bulegoan egin daiteke. Informazio gehiagorako sakatu hemen.
Kz gunea martxan hasia da, goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara, aurrez zita hartuz. Zita hartzeko 943.023619 telefono zenbakira
Gazteria Zerbitzuetan lanean hasiak gara eta dena prestatzen ikasturte berriari hasera emateko.
Gazte Zerbitzua; irailaren 21etatik aurrera, astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 20:00etara.
Topalekua; zerbitzu irekiera; irailaren 21etatik aurrera, asteartetik larunbatera 16:30etatik 19:30etara. Ostiraletan 20:00etara izango da irekita.
Ludoteka; harpidetza; irailaren 14ean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango da, ludotekan.
Zerbitzu irekiera; irailaren 21etatik aurrera, 17:00etatik 19:30etara.