ZAPATUTAN FAMILIAN egitasmoaren barne, azaroaren 28ean, larunbata, Jolasa eta mahai jolasei buruzko, guraso eta haurrei zuzendutako jardunaldia izango da ludotekan, Lduotekan bazkideak direnei zuzendua izango da, 16:00etatik 19:00etara. Interesatuak izena eman ludotekan.
Azkoitiko Udalak, gabonak direla eta ekintza ezberdinak antolatuko ditu haurrentzat. Honetarako begiraleak behar izango diral eta begirale lan poltsa abian jarri da. Lan poltsan izena emateko, azaroaren 16tik 27era Gazte Zerbitzu Bulegoan, astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:00era.
DRONEN tailerra azaroaren 19ean, 10-15 urte bitarteko nerabeentzat, arratsaldeko 17:30ean, Elkargunen. Izen ematea Gazte Zerbitzu Bulegoan azaroaren 13a arte. Plaza mugatuak.
Bi aste honetan honako antzezlanak dira Azpeitian, Soreasu Antzokian;
- IKIMILIKILIKLIK antzerkia. azaroaren 7ean, 17:00etan.
- "PINOCCHIO" antzerkia, azaroaren 14ean, 17:00etan.
Datozten bi asteburu hauetan Baztartxon izango diren HAURRENTZAKO ZINE EMANALDIAK hauek dira:
Azaroaren 8; EL ARCO MAGICO filmea
Azaroaren 15; STARDOG & TURBOCAT filmea
Emanaldien ordutegia aurreratu denez, orain arratsaldeko 16:30ean izango dira.
Bi tailer zientifiko ezberdin izango dira aukeran, Aizkibel liburutegian, ta egun bakoitzean bi txanda izango dira 17:30ean eta 19:00etan.
PH FACTOR tailerra; Partaideek sustantzia azido eta basikoen kimikari buruzko saiakuntzak egingo dituzte. Azaroaren 12ean izango da eta LH3-LH6 urte bitarteko haurrei zuzendua izango da.
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK; energia mundua mugitzen duen motorra da. jasangarritasunaren giltzarik batzuk energiaren erabilera eta sorrera eraginkorrak dira. Azaroaren 13ean izango da eta LH3-LH6 urte bitarteko haurrei zuzendua izango da.
Izen ematea; Aizkibel Liburutegian, azaroaren 6a arte.
XIXeko Gazte Astea martxan dugun moduan, KARTEL LEHIAKETA abian jarri dugu. Oinarriak zehaztu ditugu eta entregatzeko epea azaroaren 27ean izango da. Animatu parte hartzera!!!!
"KARABI KARABA" ipuin kontaketa, Ines Bengoan eskutik, azaroaren 14ean, 11:30ean, liburutegian. Ikuskizuna HH5-LH3 bitarteko haurrei zuzendua dago. Plaza mugatuak dira. Izen ematea; liburutegi bertan izango da edo 943.85.08.98 telefono zenbakira deituta.