Gipuzkoako herriarteko bertso mugimendua bultzatzeko asmoz, Gipuzkoako herriartekoa martxan izango da otsailaren 3tik maiatzaren 27a bitartean. Bertan parte hartuko duten gazteak Azkoitia, Lasarte eta Zarauzkoak izango dira. 1.go emanaldia Azkoitiko Zurt tabernan izango da, otsailaren 3ean, ostiralean, 22:30ean.
"DESOXIRRIBONUKLEIKOA" komedia zientifiko musikala ikusgai larunbatean, otsailak 4, 22:00etan Baztartxo aretoan.
Datorren asteazkenean, otsailaren 1ean, egingo da XXXV. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sari banaketa izango da Udaletxeko udalbatza aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
Euskadiko Gazteria arloak, auzolandegiak zabaltzeko kartel lehiaketa abian jarri du. Argazkiak, marrazkiak, colageak, e.a. entregatu ahal dira otsailaren 20a baino lehen. Irudia eta leloa Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali beharko da.
Ipuinak gaika sailkatuta daude eta sistema bat du, haurrak mezua ondo jaso duela ziurtatzeko. Ipuinak irakurri edo entzun egin daitezke eta Androik zein iPhone gailuentzat dago eskuragarri.
Euskadiko Gazte Kontseiluak BAKE ETA BIZIKIDETZA TEKNIKARI lanpostu deialdia argitaratu du, Donostian. Lanpostua urte bukaerararte da eta lanaldi osokoa da. CVak otsailaren 3ko eguardiko 12:00ak baino lehen bidali biharko dira Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.
Urtarrilaren 29tik maiatzaren 26a bitartean Matadeiko VIII. Antzerki Topaketak antolatu dira Matadeixen.
Urtarrilaren 29ean KARRAMARROAK antzezlana, 19:00etan