Ekainaren 21etik aurrera udako ordutegiarekin irekiko da gazte bulegoa goizez 11:00etatik 13:00etara.
Artx@bentura eta Praka Motxakin programetako 2.go txandetan azken plazak gelditzen dira. Interesatuak ekainaren 11a aurretik Gazte Zerbitzu Bulegoan izena eman beharko dute.
Hilabete osoan Gazteria Zerbitzuetan Transexualitatea lantzen egon ondoren, NAIZEN elkartearen lankidetzarekin, asko ikasi dugu.
Eskerrik asko partaide izan diren haur eta nerabeei eta Elkartearen kide diren guztiei.
Aisialdiko begiraleei zuzendutako formakuntza jardunaldia, ekainaren 5ean, goizeko 9:30etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:30etara, Elkargunean. Izen ematea egitea beharrezkoa da honako loturan.
"TRANSEXUALITATEA HAUR ETA NERABEETAN" hitzaldia Naizen elakrtearen eskutik izango dugu, maiatzaren 28ean, arratsaldeko 18:00etan, Elkarguneko Oteiza Aretoan.
Ikasturtean zehar Alaibatzan ibili diren haur eta nerabeentzat udako ekintza berezi batzuk prestatu dituzte Alaibatzan, UDAN ERE GUREKIN egitasmoan barne. Izena ematea irekita dago EKAINAREN 4a arte. Ekintzen aukerak hemen adinez adin
Azoka martxan dugu ludotekan eta produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da maiatzaren 20rarte, arratsaldero 17:00etatik 19:00etara. Aurtengo lankidetza NAIZEN elkartearekin dugu eta hilabete osoan zehar haur eta nerabeekin transexualitatea landu ondoren AZOKA beste ekintza dugu. Bertan lortzen dugun dirua elkarteari emango zaio. ZATOZ, ikusi, ikasi eta parte hartu gure Azokatxoan, zuen zain gaude.
Zenbait webgunetan sartzean ordenagailura behera kargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko funtsezko eginkizuna dute cookie-ek. Besteak beste, aukera ematen diote web orri bati erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.
Cookie-ak bidaltzen dituen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen domeinua kudeatzen duen erakundea nor den aintzat hartuta, bi mota bereizi ahal dira: cookie propioak eta beste batzuen cookie-ak.
Bezeroaren nabigatzailean gordeta gelditzen diren denboraren arabera ere sailkatu ahal dira. Hartara, batzuk saioko cookie-ak izango dira, eta beste batzuk cookie iraunkorrak.
Azkenik, lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, beste sailkapen bat dago eta bost mota hauek daude: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookie-ak, analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta publizitate konportamentaleko cookie-ak.