UDAZBLAI HASIERA
EGITARAUA HEMEN DUZUE: https://drive.google.com/file/d/1Dtsnlqq-kZeiHB_dGv82fIjLjJPCcFXC/view
Udalekuei buruzko Informazio gehiago behar ezkero telefono honetara idatzi: 630 289 650
Gaur Ekainak 16 Artxamendi TopalekuaK eta Abarketxo Ludotekak bere ateak ixten dituzte.
Gazte zerbitzuak berriz udako ordutegiarekin hasiko da. Astelehentik Ostiralera Goizeko 10:00- 13:00 bitartean.
UDA ONA PASA!
GOGORATU! Ekainak 21ean 18:30etan Udalekuei buruzko bilera egingo dugula, bertan informazio guztia azalduko dugu.
Askotariko hartzaileei, bereziki gazteei, zuzenduriko eskaintza UPV/EHUren Uda Ikastaroen (UIK) 42. edizioa.
Hona hemen Uik aurten izango dituen ikastaro batzuk:
-SormenGLab- Etorkizuneko gelak
-Emozioak eta barne-elkarrizketa ikasgelan: nola eragiten digute?
-Adimen artifiziala eta etika: ikasleentzako adimen artifizialaren etika aztertzeko plana
Honen inguruan informazio gehiago izateko klikatu hemen.
Aizkibel liburtegian Ipuin kontaketarako izen emate epea ireki da, MAIATZAK 19 arte.
Izen ematea LIBURUTEGIAN edo 943850898 ra deituta.
MARTXOAK 8
Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an ospatzen da. Emakumeen
eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein eskubide horiek betetzea eskatzeko
erabiltzen da eguna.
Martxoaren 8ko kanpainak zaintzak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean
banatzeko deia egin du aurten. Kanpainak zaintzarekin lotutako funtsezko alderdiak
azpimarratzen zituen. Alde batetik, agerian uzten zen zaintza-lanen ikusezintasuna. Bestalde,
azpimarratzen zen zaintza-lanak baloratu behar direla, bai ordainduak bai ordaindu gabeak.
Eta, azkenik, erantzukizuna azpimarratzen zuen: zaintza-lanak emakumeen eta gizonen,
erakundeen eta gizarte osoaren artean banatu behar direla.
Emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak ildo modura hartuta, Azkoitiako kale heziketako
kideek eta Artxamendi topalekuko kideek bi ekintza esanguratsu burutu genituen. Batetik,
Azkoitiko kaleen izenak aldatu genituen, gizonen izenak zituzten kaleetan, Azkoitiko emakume
esanguratsu batzuen izenak jarriz, oharturik Azkoitiko herriko (herri askotan bezala) kale
gehienen izenak gizonezkoen izenak dituztela, emakumezko gutxi batzuen aldean. Bestetik,
adierazpen gune bat sortu genuen Kontsejupean, bertan emakumea izatearen eta honek
dakartzan desabantailen araberako galdera batzuei erantzuteko edo gaiaren inguruko beste
ekarpen batzuk egiteko aukera izanik herritar guztientzat. Herritarren parte hartze handiari
esker adierazpen gunea esaldi aberasgarriz bete genuen.
Hona hemen Uztaileko Trebatzen udalekuen informazioa (bertan klikatu):
GOGORATU IZEN EMATE DATA MAIATZAK 2TIK 12RA DELA
Bestalde, Udazblai programazioa ezagutu nahi baduzu klikatu hemen:
Aurtengo Udazblai Udalekuen IZEN EMATEA MAIATZAK 2- 12 bitartean izango da.
Egitarauak eta informazio gehiago izateko, klikatu hemen.