Hizkuntza Eskola Ofizialeko matrikulazioa irailaren 17ra arte egiteko aukera izango da. Azkoitiko Gelan gaur egun dauden aukerak honakoak dira, Ingelesa, alemana eta frantseza ikasteko aukera izango da.
Gazteritik zenbait ikastaro antolatu dira Teknogunetik. Gaur bukatzen da izen ematea eta plazak bete arte.
- Kodeka robotika, LH3-LH6 eta Kodeka Robotika DBH1-DBH4.
- Bideo jokoen diseinua-Roblox LH3-LH6
- 3D grafismo digitala LH4-LH6 eta DBH1-DBH4
- Marrazketa-margoketa artistikoa LH4-LH6 eta DBH1-CBH4
-. Brikolaje eta artisautza LH4-LH6 eta DBH1-DBH4
Oporrak direla eta, gazteria zerbitzuak itxita izango dira uztailaren 23etik irailaren 21ra. Ondo pasa udako oporrak!!!
Jada hasi gara Udako ekintzekin eta hauek dira egingo ditugun ekintzak;
- Artx@bentura 1.go txanda; ekainaren 28tik uztailaren 2era.
- Artx@bentura 2.go txanda; uztailaren 5etik 9ra.
- Praka Motxakin 1.go txanda; uztailaren 12tik 16ra
- Praka Motxakin 2.go txanda; uztailaren 19tik 23ra.
Ekainaren 21etik aurrera udako ordutegiarekin irekiko da gazte bulegoa goizez 11:00etatik 13:00etara.
Artx@bentura eta Praka Motxakin programetako 2.go txandetan azken plazak gelditzen dira. Interesatuak ekainaren 11a aurretik Gazte Zerbitzu Bulegoan izena eman beharko dute.
Hilabete osoan Gazteria Zerbitzuetan Transexualitatea lantzen egon ondoren, NAIZEN elkartearen lankidetzarekin, asko ikasi dugu.
Eskerrik asko partaide izan diren haur eta nerabeei eta Elkartearen kide diren guztiei.