Ikasturte berriarekin Matadeixen ekitaldiak hasi dira, "STA", irailaren 10ean, igandea, arratsaldeko 19:00etan DUB kontzertua.
IKUSMEN TERAPIA hitzaldia, Manuel Cebeiro, Marian Iriondo eta Estibaliz Ariznabarreta profesionalen eskutik, irailaren 4ean, astelehena, goizeko 11:00etan Bizilore Eskola Aktiboan.
Gazteria Zerbitzuak jada itxita daude. Berriro irailaren 11ean irekiko dira ikasturte berri batekin.
Aurten alemana ere erakutsiko da, A1 maila. 14 urtetik gorakoentzat. Ingelesean berriz ihaz baino 28 plaza gehiago eskainiko dira, B1.1, B1.2 eta B2 mailak. 16 urtetik gorakoentzat. Matrikula; Online irailaren 1etik 18era. www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/hizkuntza-eskola-ofizialak helbidean. Informazio gehiago; 943.20.06.18 / 943.20.06.48
Abuztuan zehar, Azkoitia ezagutzeko ibilbide turistiko ezberdinak abian dira. Interesatuak izena eman beharko du aurrez Loiolako turismo bulegoan, 943.15.18.78 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Urriaren 20tik 22ra Zientzia eta Espiritualitate Nazioarteko Kongresua garatuko da Baztartxon, Sarrera; 50€ izango dira eta kausa ezberdinetara bideratuko da dirua. Sarrerak aurrez Kultur sailean eta abuztuaren 26etik aurrera on-line www.tiketea.com web orriaren bitartez.
Azken hiruhilean baratza landu dugu momentuko proiektu gisa eta uzta jaso dugu.
Asteburu honetan izango dira festak, uztaileran 7ean, ostirala, MUS TXAPELKETA AZKARRA, elkartean eta berriz uztailaren 9ean, uztailaren 9ean, egun osoan zehar ekintza ugari denentzat.