AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

GIZ-ko albisteak

Ostirala, 15 Urria 2021 17:17

SAREETAN saio ezberdinak

Gazteria Sailetik egitasmo berriarekin gatoz, SAREETAN trebatzeko asmoz. Hontarako saio ezberdinak antolatu ditugu; - Nerabeentzat saioa; urriaren 20ean, asteazkena, 17;15-18:45era Elkargunean. Gaia; "BATERABATU" - Familientzat saioa; urriaren 21ean, osteguna 15:15 - 16;45era, Elkargunean. Gaia; NERABEZAROA KONEKTATURIK". - LH4-LH6 haurrentzat saioa; urriaren 22ean, ostirala, 17:16-18:45era Elkargunean. Gaia; ZIBERBIZIKIDETZA II" SAREAK. Saio guztiak doanekoak dira.
Osteguna, 14 Urria 2021 07:25

XX. Gazte Asteko Kartel lehiaketa

XX.Gazte Asteko Kartel Lehiaketa antolatu dugu. Aurten berrikuntza bat erantsi dugu, non lanak eskuz edo digitalean entregatzeko aukera izango da. Lanak entregatzeko epea; azaroak 26, Gazte Zerbitzu Bulegoan.
Asteartea, 12 Urria 2021 10:50

Sexu aholkularitza zerbitzua Gazterian

Urrian martxan jarriko dugu berriro sexu aholkularitza zerbitzua. Aurten haurrekin, nerabeekin eta gurasoentzat saioak izango ditugu. Zerbitzua hamabostean behin itzango dugu batzuetan ludotekan eta bestetan topalekuan arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara. Hiruhilabete honetako data zehatzak honakoak izango dira; Urrian; 15 (ludotekan) eta 22 (topalekuan) Azaroan: 5 eta 19 (topalekuan) Abenduan; 3 (topalekuan) eta 17ean (ludotekan gurasoekin)  
Asteazkena, 06 Urria 2021 16:30

BEGIRALE ikastaro TRINKOA Azkoittin.

Azkoitian BEGIRALE IKASTARO TRINKOA antolatu da, Gaztetxo aisialdi eskolaren eskutik. Gabonetako oporretan (Abenduak 27, 28, 29 eta 30, eta Urtarrilak 3,4,5, eta 7)  eta Aste santuko opor egunetan (apirilak 19,20,21 eta 22)  eta 3 asteburuetan garatuko da.150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko izango dira eta guztia ikasturte bakarrean landuko da. Prezioa 380 euro. Izena emateko urriaren 31a aurretik eman beharko da, izen emateko orria beteta eta beharrezko dokumentazioa emanda.
Hizkuntza Eskola Ofizialeko matrikulazioa irailaren 17ra arte egiteko aukera izango da. Azkoitiko Gelan gaur egun dauden aukerak honakoak dira, Ingelesa, alemana eta frantseza ikasteko aukera izango da.
Gazteritik zenbait ikastaro antolatu dira Teknogunetik. Gaur bukatzen da izen ematea eta plazak bete arte. - Kodeka robotika, LH3-LH6 eta Kodeka Robotika DBH1-DBH4. - Bideo jokoen diseinua-Roblox LH3-LH6 - 3D grafismo digitala LH4-LH6 eta DBH1-DBH4 - Marrazketa-margoketa artistikoa LH4-LH6 eta DBH1-CBH4 -. Brikolaje eta artisautza LH4-LH6 eta DBH1-DBH4 - 3dika studio irudi eta soinu DBH1-DBH4 - Eskuz lantegia LH4-DBH2

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

egitarauak

GAZTE TOUR 2023

gaztetpur2023

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Lege Oharra