AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

GIZ-ko albisteak

Asteazkena, 03 Maiatza 2017 17:25

Asteburua Baztartxon

Maitzaren 5etik 8ra honakoak izango dira; - NERUDA filmea, Zine Forumen, maiatzak 5, ostirala, 22:00etan - FRANCOREN BILOBARI GUTUNA, antzezlana, maiatzak 6, larunbata, 22:00etan. - EKAIN TXOU (pailazoa), haurrentzat, maiatzak 7, 17:00etan. - LADY MACBETH asteko filmea, maiatzaren 7ean, 19:30ean eta 8ean, 20:00etan.
Elikaduran prozesu onkologikoetan duen eragina ikusi eta ikasteko sukaldaritza tailerra izango dugu, ZIGOR ARGIÑANO sukaldariaren eskutik, maitzaren 4ean, osteguna, arratsaldeko 18:30ean, Elkargunen. Izen ematea 943133236 tfnoan egin beharko da. Doan.
Ostirala, 28 Apirila 2017 20:16

Solasaldia Kirmen Uriberekin

Kirmen Uribe idazlearen "ELKARREKIN ESNATZEKO ORDUA" liburuaren harira, solasaldia idazlearekin, Xabier Euzkitze aurkezlearen eskutik, maiatzaren 4ean, osteguna, arratsaldeko 18:30etan, Elkargunen.
Ostirala, 28 Apirila 2017 13:41

Txertatu Merkatuan 2. edizioa

TXERTATU MERKATUAN lan merkatu programaren 2. edizioa abian da, eta izena emateko epea apirilaren 7ean ireki zen eta taldea osatu arte irekita egongo da. Programa honetan parte hartzeko baldintzak; - 16-30 urte bitarteko gaztea izatea. - langabezian egon eta azkeneko hilabetetan laneko kontraturik ez eduki izana - oinarrizko ikasketak dutenak.
Osteguna, 20 Apirila 2017 20:20

Asteburuan Baztartxon

Zine forum; ELLE filmea, apirilak 21, ostirala, 22:00etan. Haurrentzat; LA BELLA Y LA BESTIA, apirilak 23, igandea, 17:00etan. Asteburuko zinea; LIFE (VIDA), larunbata eta igandean, 22:00ean eta 19:30ean hurrenez hurren.
Osteguna, 20 Apirila 2017 15:23

Udan bolondres mailan Argentinara

Argentinan Euskal Kultura zabaltzeko boluntarioentzako epea zabalik da Necoechea Euskal etxean. Egitasmoa HATOR ONA izenekoa da, 18-30 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa, eta egitekoa euskal kultura zabaltzea izango da.

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

egitarauak

GAZTE TOUR 2023

gaztetpur2023

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Lege Oharra