AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

GIZ-ko albisteak

Astelehena, 08 Ekaina 2020 21:45

Uda haur eta nerabeekin

COVID-19a dela eta udalekuak bere hortan egitea utzi ondoren, Azkoitiko Udaleko Gazteria Zerbitzuetatik ahalegin berezia eginez, haur eta nerabeei zuzendutako ekintza bereziak antolatu ditugu. Ekintzak ekainaren 29etik uztailaren 18ra garatuko dira, asteka, ekintza bereziak goiz edo/eta arratsaldez garatuz. Izen ematea; ekainaren 15etik 24era izango da, Gazte Zerbitzu Bulegoan, goizeko 10:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18;:30etara. Haurrentzako zuzendutako ekintzetan ekainaren 15etik 18ra ludotekako bazkideak izena emateko aukera izango dute eta ekainaren 18etik 24era ez bazkideak.  
Asteartea, 26 Maiatza 2020 06:46

Zuzeneko hitzaldiak KZgunean ekainean zehar

Ekainean zehar, urruneko hitzaldiekin jarraitu dute KZgunean. Hitzaldi hauetan parte hartzeko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea). Ekaineko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da: Ekainak 2, 11:00-12:00: Murgildu errealitate birtual eta areagotuan / Euskaraz Ekainak 4, 18:00-19:00: Ezagutu 3D inprimatzeak dituen aukerak / Gaztelaniaz Ekainak 9, 18:00-19:00: Erosi etxetik irten gabe / Euskaraz
Asteazkena, 20 Maiatza 2020 21:37

Gure Txaloak ZURETZAT

Uste dugu egoera gogor honek haur, nerabe eta gazteen alderdi onena atera duela, eta hori erakutsi eta txalotu nahi dugu. Honela Gipuzkoako Foru Aldunditik honako ekimena abian jarri dute. Gure txaloak zuretzat!! Haur, nerabe eta gazteentzat da, eta hiru adin-tarte banatu dira. Bertan parte hartzeko, itxialdi honek haiengan atera duen alderdi ona erakutsi behar dute irudi zein testu bidez (argazkia, poema, marrazkia, collage-a, historia laburra, etab.). Beren lanaren argazkia igo behar dute webgunera eta beraien datuak eman, formulario labur bat betez.    
Asteazkena, 20 Maiatza 2020 21:31

Udazblai bertan behera

Udalak erabaki du momentuan bizi dugun egoera dela eta Udalekuak segurtasun berme guztiekin ezin izango dituztela antolatu eta bertan behera utzi aurtengo udan. Horrela Udaleku irekiak ez dira izango udan, uztaila jolasean, praka motxakin, Artx@bentura eta robotika.
Astelehena, 18 Maiatza 2020 15:38

Udazblai izen ematea etenda

Udazblai programaren izen ematea momentuz, ETEN egin dugu, aste honetan informazio argia izango dugun esperoan. Ekintzak antolatzeko modua baldin badugu, martxan jarriko ditugu izen ematea orriak.
Elkargune harrrera bulegoa eta Udal harrera bulegoa, gaurtik, maiatzak 18etik aurrera irekita izango dira. Elkarguneko harreraren ordutegia, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:30etara. Aldiz Udalako Harrera Bulegoa goizeko 07:30etatik 15:30eak arte izango da irekita.  Bi kasuetan prebentzio neurriak hartuko dira eta jarraitzea gomendatuko da; Elkargunen gogorazten da tramiteak online egin daitezkeela,eta arretan bai telefonoz eta telematikoki ere ematen joango dela.  Udal Harrera kasuan, jende pilaketarik ez dadin eman, bertaratzeko, aurrez ordua hartu beharko da 943 08 00 80 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. era idatziz.

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

egitarauak

GAZTE TOUR 2023

gaztetpur2023

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Lege Oharra