AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

Asteartea, 15 Abendua 2020 18:08

Pirritx eta Porrotxen ikuskizunerako sarrerak

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Amaren Intxaurrak” ikuskizunerako sarrerak ostegun honetan, abenduaren 17an, jarriko dira salgai Interneten. Entradium plataforma bidez egingo da salmenta eta sarrerak goizeko 10:00etatik aurrera erosi ahalko dira.

Bi bide daude plataformara sartzeko:

1) Sartu www.azkoitia.eus/agenda loturan, joan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunera eta sakatu “Erosi sarrerak”

2) Sartu www.entradium.com eta bilaketa egin “Pirritx, Porrotx eta Marimotots”, “Baztartxo” edo “Azkoitia” idatzita. Bestela, klikatu zuzenean ondorengo lotura; https://entradium.com/eu/events/pirritx-porrotx-eta-marimotots-amaren-intxaurrak-ikuskizuna

Erosketa bakoitzean gehienez sei sarrera eskuratu ahalko dira. Bi emanaldi eskainiko dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Baztartxon abenduaren 23an. Lehenengoa arratsaldeko 16:00etan izango da eta bigarrena, 18:30ean. Sarrera bakoitzaren prezioa 6 euro da.

 

 

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

egitarauak

AUZOLANDEGIAK UDAN

AUZOLANDEGIAK23

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Lege Oharra