AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

Asteazkena, 27 Urria 2021 16:07

Inequality webquest II erronka azaroaren 5ean!

Datorren azaroaren 5ean, Zoom plataformaren bitartez, ALBOAN Fundazioak Inequality Webquest II edizioa ospatuko du. Hausnarketa jarduera bat da, ekipoen arteko lehiaketa formatuan. Helburua galdera batzuk erantzutea da, guk guk eskuratuko dizkizuengun baliabideetaz eta zuen lagunen laguntzaz baliatuz.Galderen edukiak genero desberdinkeria eta genero rol eta estereotipoen ingurukoak izango dira, eta euskaraz, gaztelaniaz zein inglesez erantzun ahal izango dituzu. Modu dibertigarri eta jolasgarri batean hausnarketa eta IKTak bateratzeko proposamen online bat eskaintzen dizugu! Apuntatuko zara? Dohainik da!

Eman ezazu izena dohainik zure taldearekin eta lehia ezazu beste ekipo batzuekin! Taldeetan14-25 urte bitarteko  4-6 pertsonek hartu dezakete parte, Sariak daude talde irabazleentzat!

Eman izena! Leku mugatuak daude!

BALDINTZAK eta OINARRIAK

  • 14-25 urte bitarteko gazte ta nerabeei zuzendua
  • Interneterako konexio bat izan dispositibo elektroniko batekin. 
  • Prezioa: Dohainik!!
  • Ekitaldiaren data eta ordutegia: 
  • Azaroaren 5- Ostirala

ESKOLENTZAKO EDIZIOA 
Ordua: 11:00-12.00 
ASTIALDI TALDEENTZAKO EDIZIOA
Ordua: 18.00- 19.30

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

egitarauak

UIK IKASTAROAK

UIK2

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Lege Oharra