AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

Asteartea, 19 Urria 2021 08:09

BOOKTUBERBOOM lehiaketa.

EAEko gaztetxoen artean ikus-entzunezkoen eta sare sozialen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, BOOKTUBERBOOM egitasmoaren bostgarren edizioari ekin diote EAEko Liburutegi Zerbitzuak, eta Galtzagorri Elkarteak. Egitasmoaren helburua EAEko BOOKTUBER PLATAFORMA sortzea izan da, EUSKAL BOOKTUBER KOMUNITATEAren lehen hazia landatzen hastea, hain zuzen. EAEko 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa izango da eta parte hartzaileek euskarazko liburu bat irakurri eta horri buruzko booktube bat sortu beharko dute. Ondoren, lehiatzen jarraitzeko gogoa izanez gero, liburu berbera Instagram edota TikTok aplikazioetan gomendatu beharko dute. Hartara, sari gehiago eskuratzeko aukera izango da. Lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 26an amaituko da. Parte hartzeko oinarriak blog honetan, Ikastetxeetan eta herriko Udal Liburutegian eskuragarri egongo dira.

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

egitarauak

AUZOLANDEGIAK UDAN

AUZOLANDEGIAK23

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Lege Oharra