Azoka martxan dugu ludotekan eta produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da maiatzaren 20rarte, arratsaldero 17:00etatik 19:00etara. Aurtengo lankidetza NAIZEN elkartearekin dugu eta hilabete osoan zehar haur eta nerabeekin transexualitatea landu ondoren AZOKA beste ekintza dugu. Bertan lortzen dugun dirua elkarteari emango zaio. ZATOZ, ikusi, ikasi eta parte hartu gure Azokatxoan, zuen zain gaude.