AbarketatxoKatImg

abarketatxologo Azkoitiko 4-12 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, jolasteko eta lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, bertan heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie haurraren heziketan.

Familia

Familia

Astelehena, 23 Urtarrila 2017 09:35

Jolasaren garrantzia

Haurtzaroa, bizitzako aldi erabakigarria da, etapa honetan zehar bizitako esperientziek behin behineko aztarna uzten dute. Gainera bizipen hauen bitartez, pertsonen rol sozialak, autoestimua, errespetua, lankidetza eta beste hainbat balore finkatzen dira. Umeek jolasen bitartez ezagutu eta besteekin erlazionatzen ikasten dute. 

Horregatik, oso garrantzitsua da erabiliko dituzten jolas eta jostailuen aukeraketa, hauen bitartez, inguruarekin interakzioa izatea lortzen dutelako. 

Jolasek funtzio hezitzailea dute eta arrazoi horregatik ezin daitezke elementu neutraltzat hartu. Ez daude neskentzako edo mutilentzako diren jolasik. 

Jolasek ez dute sexurik. Pertsonak sexuka bereiztea erabaki kulturala da. Jolas sexistak egungo jendartearen isla dira, hain zuzen ere, gizonezkoak-maskulino eta emakumezkoak-femenino bezala antolatzen duen jendartearen ispilu.

Astelehena, 26 Iraila 2016 11:52

Arau eta mugen garrantzia haurrengan

“Si tus hijos nunca te han detestado es que nunca has sido padre” BetteDavis, actriz.

Nere haurra ez da perfektua eta ez du guztia ondo egiten. Hasi eta hezi egin behar du eta hori gure ardura da guraso bezala.

Konfidantzak laguntzen du, baina jakin behar da non dagoen muga eta haurrari jakinerazi.

Hobea da haurra bere AZKARTASUNAZ baino, bere SAIAKERAZ baloratzea. Honek saiatzeak duen garrantziaz jabetzen laguntzen dio.

“GEHIEGIZKO MAITASUNA”, alegia, mugarik gabe nahi duen guztia egiten ustea kaltegarria suertatzen da, autoritateaz ez baita da jabetzen.

“Haurrak bere jarreran mugak behar dituzte, lasaiago eta ziurrago sentiarazten bait diote estruktura baten barne bizitzeak” LaurenceSteinberg.

Mugekin aurkitzeak haurrei erakusten die zein diren bakoitzaren puntu sendoak eta ahulak eta horrek arau eta konzeziotaz beterik dagoen gizarte batetan bizitzeko prestatzen dituzte.

Garrantzizkoa; besteengan errespetoa eta kontentzioa irakastea, haurrak haurrak izateko aukera emanez eta helduak helduak izanik.

Osteguna, 12 Maiatza 2016 10:25

HAURRAK ETA IRUDIMENA

Haurrek irudimen, imaginazioa, fantasiazko munduan nabigatzea ezinbestekoa dute, une dibertigarriak igarotzeko eta errealitatetik aldentzen den mundu pertsonalizatu hori ezagutzeko.

haurrak irudimena1Askotan beharrezkoa dugu, bai haur eta heldu, gure ingurutik ihes egitea (arazoren bat izan dugulako...) eta irudimenak asko laguntzen du egoera txar horiek baztertzen, eta une batez bada ere ahazten.

Irudimena deritzonak, lo egiterako orduan ere asko laguntzen du. Haur askok izaten dute bakarrik lo egin behaar dutenean beldur edota kezka hori. Irudimena momentu horietan landuz eta gauza politak irudikatuz, haurra zeharo lasaitzen da eta gustura egoten da, bat-batean lo hartzen duela.

Gainera, irudimena lantzean, haurrak balore eta ezagutza asko beregantzen ditu eta bere barneko instintu hori martxan jartzen du, gainontzeko ekintzetan ere asko langunduk diona (esaterako, eskolan ipuintxo bait idazteko orduan...)

haurrak irudimena2Irudimena eta sormena beharrezkoak dira iniziatiba bat izan eta aurrera jarraitzeko, nahiz eta beti ez izan bide zuzena. Haurrari iniziatibarik ez duela agertzen ikusten badiogu, irudimena lantzeko ariketak proposatu behar dizkiogu. Horien artean disney-ko filma fantastikoekin jolastu, haurren ipuin desberdinak aztertu, orri zuri bat emanda zer egiteko gai den ikusi, material desberdinak emanez ea zer egiten digun behatu...

Fantasiazko mundua, irreala izan arren, lasaitasunezko inguru eder eta goxo bat da, haurrari asko lagunduko diona, gogoan izan!

2 orria 2 orritik

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Egitaraua

MARTXOA  HH4 - LH3

martxoaludo23 

 

 

 

 

 

 

 

Lege Oharra