Print this page
Ostirala, 27 Apirila 2018 15:08

Solidaritatea gure artean

Solidaritatea

          Gurasoek haurrekin solasean jarduteko gai ederra da solidaritatea. Eta ederra bakarrik ez, ezinbestekoa. Bizi garen mundu honetan ez gara guztiok maila berean aurkitzen eta tamalez, asko dira laguntza behar dutenak.

          Hamar dira haurren eskubideak, irudian ikus ditzazkezuen moduan. Eta haur guztiak dituzte, edozein arraza, sexu zein erlijio dutela. Teoria polita da baina praktikan haur asko eta asko daude ezer gabe eta egoera txarretan. Horregatik, zer hobeago haurrekin jarri eta horretaz hitz egitea baino eta errealitatea erakustea, guregatik haratago ere batzuk badaudelako eta zu behar zaituztelako.

          Gai honen inguruan, auzolana aipatzea gustatuko litzaiguke. Auzolana ekintza egokia izan baitaiteke hau aurrera eramateko eta elkarlanean behar dutenei bultzadatxo eta laguntza emateko. Auzolanaren bitartez, harremanak landu daitezke eta seme-alabek gainontzeko haurrekin interakzioan lan polita egin daiteke solidaritatearen inguruan. Besteak beste, haurrekin egindako materialak salduta xoxak ateraz, guztion artean etxean egindako gozoak salduz, gabon eskean ateraz kantari tradizioei eutsiz… Gurasoek haurrekin burutzeko ekintza ezinhobea da auzolana, solidaritatea aintzat hartuz.

          Era desberdinak daude auzolanaren bitartez behar duten haurrei laguntza emateko eta nola ez, gure haurrak horretaz kontzientziatzeko eta egoera desberdinak ezagutu eta ulertzeko. Errealitatea ez da inoiz ezkutatu behar, fisikoki txikiak izan arren, haurrak ongi azalduz gauzak ezin hobeto ulertzeko gai baitira eta txiki solidario bat altxor handia da benetan.

          Egin berba lasai honetaz eta hartu parte auzolanean, behar duten txikitxoek eskertuko baitute eta guretzat askotan eskua luzatzea besterik ez da, izan solidario!