AbarketatxoKatImg

abarketatxologo Azkoitiko 4-12 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, jolasteko eta lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, bertan heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie haurraren heziketan.

Astelehena, 23 Urtarrila 2017 09:35

Jolasaren garrantzia

Haurtzaroa, bizitzako aldi erabakigarria da, etapa honetan zehar bizitako esperientziek behin behineko aztarna uzten dute. Gainera bizipen hauen bitartez, pertsonen rol sozialak, autoestimua, errespetua, lankidetza eta beste hainbat balore finkatzen dira. Umeek jolasen bitartez ezagutu eta besteekin erlazionatzen ikasten dute. 

Horregatik, oso garrantzitsua da erabiliko dituzten jolas eta jostailuen aukeraketa, hauen bitartez, inguruarekin interakzioa izatea lortzen dutelako. 

Jolasek funtzio hezitzailea dute eta arrazoi horregatik ezin daitezke elementu neutraltzat hartu. Ez daude neskentzako edo mutilentzako diren jolasik. 

Jolasek ez dute sexurik. Pertsonak sexuka bereiztea erabaki kulturala da. Jolas sexistak egungo jendartearen isla dira, hain zuzen ere, gizonezkoak-maskulino eta emakumezkoak-femenino bezala antolatzen duen jendartearen ispilu.

Zergatik da bada jolastea hain garrantzitsua?

A) Jolasak gorputza eta zentzumenak garatzen ditu: umeek bere gorputzarekin, objetuekin eta lagunekin egiten dituzten jolasen bitartez, indarra, muskuluen kontrola, oreka, pertzeptzioa eta beraien gorputzaren erabileran ziurtasuna lortzen dute.  

B) Jolasak adimenaren garapena suspertzen du: umeek jolasaren bitartez ikasi egiten dute, esperientzia ugari lortzen dituztelako, gauza zuzenak eta akatsak egiteko aukera delako eta beraien ezagutza martxan jartzeko eta arazoei konponbideak topatzeko aukera dutelako. Lenguaia, oroimena eta arreta ere garatzen dituzte.  

C) Jolasak komunikazioa eta sozializazio prozesuak indartzen ditu: umeak jolasaren bitartez gainerakoekin kontaktuan jartzen dira. Honek beraien inguruko pertsonak ezagutzen eta gizakien arteko harremanetarako portaera arauak ikasten eta praktikatzen laguntzen die. Gainera, guraso eta seme-alaben arteko komunikazio eta interakzioetarako tresna garrantzitsua da.

D) Josalak garapen emozionala garatzen du: Jolasa poza eta denbora-pasa sortarazten duen ekintza bat da. Eguneroko bizitzan topatzen dituen oztopoak berlantzeko aukera ematen dio. Beraz, oreka psikologikoa eta osasun mentala errazten ditu.

Jolasteko ez dira nahitaez jostailuak behar, jostailurik gabe ere jolastu baitaiteke. Baina jostailuekin jolastu nahi izanez gero, garrantzitsua da jostailuak ongi hautatu eta egokiak izatea. Horregatik, pauta batzuk izatea da onena, hona hemen:

 

JOSTAILU BIRZIKLATUAK

 

            Jostailu birziklatuak egin eta erabiltzea aukera ona da haurrari hainbat balore trasmititu eta jostailu egoki batzuk lortzeko. Hona hemen adibide batzuk eta ez ahaztu, IRUDIMENA DA JOLASAREN FUNTSA ETA JOLASTUZ, ONDO PASATZEA!!!

 

 

            EGIN JOLAS LAGUNOK!!!

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Egitaraua

APIRILA HH4 - LH3

 

 APIRILALUDO

 

 

 

 

 

 

Lege Oharra