AbarketatxoKatImg

abarketatxologo Azkoitiko 4-12 urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako udal-zerbitzua da. Bertan, jolasteko eta lagun artean egoteko erreferentzia-puntua da. Partehartze estrategien eta ekintza ludikoen bitartez motibazioa, bertan heztea, gizarteratzea eta haurren dinamizatzea lortzen da.

Gurasoei, berriz, orientazioa eta laguntza ematen zaie haurraren heziketan.

Astelehena, 26 Iraila 2016 11:52

Arau eta mugen garrantzia haurrengan

“Si tus hijos nunca te han detestado es que nunca has sido padre” BetteDavis, actriz.

Nere haurra ez da perfektua eta ez du guztia ondo egiten. Hasi eta hezi egin behar du eta hori gure ardura da guraso bezala.

Konfidantzak laguntzen du, baina jakin behar da non dagoen muga eta haurrari jakinerazi.

Hobea da haurra bere AZKARTASUNAZ baino, bere SAIAKERAZ baloratzea. Honek saiatzeak duen garrantziaz jabetzen laguntzen dio.

“GEHIEGIZKO MAITASUNA”, alegia, mugarik gabe nahi duen guztia egiten ustea kaltegarria suertatzen da, autoritateaz ez baita da jabetzen.

“Haurrak bere jarreran mugak behar dituzte, lasaiago eta ziurrago sentiarazten bait diote estruktura baten barne bizitzeak” LaurenceSteinberg.

Mugekin aurkitzeak haurrei erakusten die zein diren bakoitzaren puntu sendoak eta ahulak eta horrek arau eta konzeziotaz beterik dagoen gizarte batetan bizitzeko prestatzen dituzte.

Garrantzizkoa; besteengan errespetoa eta kontentzioa irakastea, haurrak haurrak izateko aukera emanez eta helduak helduak izanik.

ZERGATIK KOSTATZEN ZAIGU SEME-ALABEI MUGAK EZARTZEA?

  • Mugak ez ezartzearean eraginez, sekula aski ez duen,geroz eta gehiago exijitzen duen, ezezkoa geroz eta gutxiago hartzen duen, frustrazioaren aurreko tolerantzia eskas edo batere tolerantziarik agertzen ez duen ume moldatzen dira.
  • Gure auto-estimua gailur-gailurrean ez dagoenean seme-alabek onar gaitzaten espero dugulako
  • Gurasoek elkarri agintea kentzen diotenez, bata bestearen kontra doazen bideetatik dihardugulako
  • Eskaintzen diegun denbora apur hori konpentsatzeko asmoz, seme-alaben gutizien aurrean adeitsuegi garelako maiz


ZERGATIK EZ DITUGU BATZUTAN ARAUAK/MUGAK EZARTZEN ETA BETEARAZTEN?

  • Gaituasun falta: Ez dakigu “ezetz” esaten edo ez dugu nahi
  • Txikiak direla uste dugu: “izango dute nagusitzen direnean sufritzeko eta obligazioz egin nahi ez dituzten gauzak egiteko”
  • Gehiegi hitz egiten da. Arrazoitzea ondo dago, baina neurrian, batzuetan “nahikoa da!” esateko momentua iristen da
  • Gehiegizko autoritatea ezartzeko beldur izaten gara.
  • Denbora faltak baimentzera eramaten du eta ez murriztera
  • Momentu batzuetan beraien gehiegizko erreakzioaren berdur izaten gara. (negatibora, haserraldietan edo Kasketetan)


NOLA EZARRI ARAUAK ETA MUGAK

  • Beharrezkoa da, arauak eta mugak ezarri aurretik, gurasoak zeintzuk izango diren eztabaidatzea eta adostea.
  • Hezkuntza irizpideak ezarriko ditugu: baloreak, erantzukizunak (etxeko lanak, eskolaz kanpoko jarduerak…), betebeharrak (etxerako lanak…) eta arauak eta mugak (ordutegiak…)
  • Horrela ez da gurasoen artean ezberdintasunik emango
  • Seme-alaben adina kontutan hartu beharra dago erantzunkizunak, arauak eta mugak jartzerakoan

ARAU ETA MUGAK JARTZEKO 9 PAUTA


1. ARAUA/MUGA ZEHAZTU

  • Ohikoa da mota honetako adierazpenak entzutea: “ongi portatu”, “ez egin hori”, “kontuz ibili” edota “beti”, “inoiz”, “ezer”…bezelako adierazpenak
  • Adierazpenak, esanahi desberdina dute pertsona bakoitzarentzat
  • Orokorrean gaizki egiten dena aipatzen dute baina ez dute arazoa zehazten laguntzen
  • Komenigarriagoa litzateke, egin dena edo egin behar dena zehaztea


2. AUKERAK AURKEZTU

  • Egin ezin dezaketena esateaz gain, egin dezaketena ere adierazi behar diegu
  • Muga bat ezartzen diegun bakoitzean, onargarria den alternatiba bat eskaini behar diegu
  • Abantaila: mugak izan dezaketen kutsu negatibo hori kenduko diogu eta seme-alabek izan dezaketen desabantaila sentimendua murriztu dezakegu. Aukera askatasunak botere eta kontrol sentsazio bat sorrarazten die eta erresistentzia murriztea eragiten du.
  • Alternatibakesakiniz, beraien sentimenduak eta nahiak errespetatzen ditugula ikasiko dute.
  • Seme-alabei, “aginduak”betetzeko modua hautatzen utzi (aukerak mugatu)


3. TINKOAK IZAN

  • Jaramon egiteko erresistentzia azaltzenbadute, beharrezkoa izango da, mugak zorroztasunez ezartzea
  • Muga tinko batek adierazten die portaera horrekin eten behar dutela eta gure nahia berehala bete behar dutela. Ahots segurua erabili, zaratarik egin gabe eta aurpegian begirada eta espresio serio batekin.
  • Arau malguago batzuk ezartzen badira, kasu egiteko edo ez egiteko aukera ematen diegu
  • Saiatu, dena eztabaidagai ez bihurtzen
  • Ez utzi beraien jarrerek edo hitzek zuek iraintzea. Ulertu zerk eragin duen beraien haserre edo mina eta zuen jarrera defenditu.

4. POSITIBOA DENA NABARMENDU

  • “Ez” edo “Geldi!” bezelako adierazpenek, egiten ari direna onartezina dela adierazten diote haurrari, ez ordea, lortu nahi dugun poertaera.
  • Positiboki hitz egin.
  • Ezarritako muga bat betetzen dutenean gure oniritzia emango diegu, indartuak eta goraipatuak sentituko direlarik.
  • Beraien abilezia eta gaitasunak ezagutarazi eta baloratu.


5. GURE BURUA ALBO BATERA UTZI

  • Estrategia on bat, araua, modu ez-pertsonal batean adieraztea (obejtibotasunez)
  • Gatazka eta sentimenduak agertuko dira, baino oraingo honetan, haur eta egitekoaren artekoak izango dira hauek


6. ZERGATIA AZALDU

  • Arau baten arrazoia ulertzen denean, norberarentzat eta besteentzat arriskutsuak izan daitezkeen egoerak saihesteko bide bezala, hauek betetzeko prestuago agertuko gara
  • “Nik esaten dudalako” edo “horrela delako” bezalako adierazpenak saihestu
  • Arau bat ezartzen den bakoitzean, haurrei zergatik bete behar duen arrazoitu beharko diegu
  • Honen helburua, portaeraren barne baloreak garatzea da-kontzientzia bat.
    o Umeak direnean arreta desbideratuko duten azalpen luzeak saihestu, arrazoia hitz gutxitan adierazi
    o Adinean aurrera, ulermen maila handiagoa dutenean zergatiak eta arrazoiak modu sakonago batean adierazi behar dizkiegu.
  • Ez kritikatu eta ez epaitu bestea, den bezelako izateagatik edota esan nahi duena esanagatik

7. PORTAERA GAITZETSI, EZ HAURRA

  • Funtsezkoa argi uztea, gaitzesten duguna bere portaera dela eta ez bera. Ez gara bera baztertzen ari
  • Seme-alabak epaitzea edo etengabe beraien alde negatiboa ikustaraztea ez da lagungarria izaten.


8. EMOZIOAK KONTROLATU

  • Zakarkeriaren (desplante) aurrean lasaitu. Ez hartu beraien jarrera berdina (ez egin zaratarik), azkenean errespetua galtzea dakarrelako.
  • Momentu hauetan garrantzitsua da, esaten ari garenaz konbentzitua egotea eta ezerk ez gaituela gure onetik aterako pentsatzea.
  • Ezin daiteke eraginkortasunez irakatsi, gure emozioak kontrolatzen ez baditugu.
  • Argitu normala dela, haserrea, nekea, poztasuna… bezalako sentimenduak izatea, baina ez dituztela bere frustazio eta haserrealdi guztiak besteei ordainarazi behar. Zerbaitek kezkatzen edo arazoren bat badute modu onez esan dezatela, laguntza eske datoz eta gu entzuteko prest agertuko garelako beti

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Egitaraua

MARTXOA HH4 - LH3

 

 OTSAILALUDO2024

 

 

 

 

 

 

Lege Oharra