Haurrek irudimen, imaginazioa, fantasiazko munduan nabigatzea ezinbestekoa dute, une dibertigarriak igarotzeko eta errealitatetik aldentzen den mundu pertsonalizatu hori ezagutzeko.
Askotan beharrezkoa dugu, bai haur eta heldu, gure ingurutik ihes egitea (arazoren bat izan dugulako...) eta irudimenak asko laguntzen du egoera txar horiek baztertzen, eta une batez bada ere ahazten.
Irudimena deritzonak, lo egiterako orduan ere asko laguntzen du. Haur askok izaten dute bakarrik lo egin behaar dutenean beldur edota kezka hori. Irudimena momentu horietan landuz eta gauza politak irudikatuz, haurra zeharo lasaitzen da eta gustura egoten da, bat-batean lo hartzen duela.
Gainera, irudimena lantzean, haurrak balore eta ezagutza asko beregantzen ditu eta bere barneko instintu hori martxan jartzen du, gainontzeko ekintzetan ere asko langunduk diona (esaterako, eskolan ipuintxo bait idazteko orduan...)
Irudimena eta sormena beharrezkoak dira iniziatiba bat izan eta aurrera jarraitzeko, nahiz eta beti ez izan bide zuzena. Haurrari iniziatibarik ez duela agertzen ikusten badiogu, irudimena lantzeko ariketak proposatu behar dizkiogu. Horien artean disney-ko filma fantastikoekin jolastu, haurren ipuin desberdinak aztertu, orri zuri bat emanda zer egiteko gai den ikusi, material desberdinak emanez ea zer egiten digun behatu...
Fantasiazko mundua, irreala izan arren, lasaitasunezko inguru eder eta goxo bat da, haurrari asko lagunduko diona, gogoan izan!