AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

×

Errorea

Could not load feed: http://www.gazteaukera.euskadi.eus/r58-ginfosr/eu?r01kQry=tC:euskadi;tT:libro,evento,convocatoria,punto_informacion_juvenil,rrhh,informacion;cA:r01epd012982674f7923a83e0e9ab363a0790c534;o:documentCreateDate.DESC;m:documentLanguage.EQ.eu;p:Inter&r01kNumResultsPerPage=10

Bekak, dirulaguntzak, lana, lehiaketak, ... 

Deialdiak

Zerrenda guztia

 

Oporrak amaitu zaizkigu eta horrekin batera ikasturte berria iritsi zaiGu. Topalekuak ateak irekiko ditu eta ateak irekitzearekin batera zuen proposamen eta iritziak jaso nahi ditugu. Ikasturteko lehen hilabete honetan zuek ezagutu nahi zaituztegu, zuek gu ezagutzea nahi dugu.
Topalekuaren funtzionamendua ezagutzeko eta zuen interesen araberako zerbitzu bat lortzeko aukera bikaina duzue hau. Etorri topalekura, azaldu zuen kezka, beharrak, nahiak,… eta guztion artean zuentzako txoko bat sortuko dugu.
Nerabe baten guraso izanik ere etor zaitezke zure seme edo alabaren txokoa ezagutzera. Zure nahiak eta beharrak ere ezagutu nahi ditugu.

ZER EGIN BEHAR DA ARTXAMENDI TOPALEKURA JOATEKO?

BETEBEHARRAK:

  • Doaneko zerbitzua da
  • Etorle fitxa bat bete beharko duzu ikasturte hasieran kontakturako eta segurtasuneko ( alergiak,…) datuekin.
  • Zerbitzuko arautegia errespetatu beharko dira.

ORDUTEGIA:

Zerbitzua irekita dagoen ordutegiaren barruan nahi duten guztietan sartu eta irteteko aukera izango duzue
-Asteazken, ostegun eta ostiraletan 16:30-19:30
-Larunbatak: 16:00-19:00

ANIMATU ETA ETORRI ARTXAMENDIRA!!!

“Si tus hijos nunca te han detestado es que nunca has sido padre” BetteDavis, actriz.

Nere haurra ez da perfektua eta ez du guztia ondo egiten. Hasi eta hezi egin behar du eta hori gure ardura da guraso bezala.

Konfidantzak laguntzen du, baina jakin behar da non dagoen muga eta haurrari jakinerazi.

Hobea da haurra bere AZKARTASUNAZ baino, bere SAIAKERAZ baloratzea. Honek saiatzeak duen garrantziaz jabetzen laguntzen dio.

“GEHIEGIZKO MAITASUNA”, alegia, mugarik gabe nahi duen guztia egiten ustea kaltegarria suertatzen da, autoritateaz ez baita da jabetzen.

“Haurrak bere jarreran mugak behar dituzte, lasaiago eta ziurrago sentiarazten bait diote estruktura baten barne bizitzeak” LaurenceSteinberg.

Mugekin aurkitzeak haurrei erakusten die zein diren bakoitzaren puntu sendoak eta ahulak eta horrek arau eta konzeziotaz beterik dagoen gizarte batetan bizitzeko prestatzen dituzte.

Garrantzizkoa; besteengan errespetoa eta kontentzioa irakastea, haurrak haurrak izateko aukera emanez eta helduak helduak izanik.

Azkoitiko KULTUR edo KIROL edo honelako ekintzak antolatzen dituen GAZTE elkarte bat osatzen baduzue Gazte Informazio Zerbitzuan honako zerbitzuak gozatu ditzakezue:

  • GIZ-ko GELAREN ERABILPENA: Gai horiei dagokien bilera, ekintza, proposamen egiteko erabili dezakezue. Aste bete aurretik eskatu eta ibiltzeko aukera izango duzue.

  • AHOLKULARITZA ZERBITZUA: elkartea nola erregistratu, prozesu osoaren jarraipena, dirulaguntzei buruzko informazioa, e.a.

  • DIFUSIOA: Antolatzen diren ekintza eta egitarauen difusioa, Gipuzkoako Gazte Informazio Zerbitzuan, Euskal Erkidego mailan, interneten bidez, e.a.

  • ORDENAGAILUAK: elkarteak dituen beharrentzat erabiltzeko aukera.

  • ESKANERRA: elkarteak dituen beharrentzat erabiltzeko aukera.

  • GUILLOTINA: elkarteak dituen beharrentzat erabiltzeko aukera.

  • FOTOKOPIAK: elkartearen ekintzak aurrera eramateko beharrezko egiten diren fotokopiak ateratzeko aukera. Beste zerbitzuren bat behar ezkero proposatu eta aztertuko da.

Ludotekara maskota ekartzearen arrazoia, berarekin elikadura egokia iruditzen eta zaintza besteak beste, lantzeko aukera egokia iruditzen zitzaigulako da. Ludotekako haur kopuruei begiratuta, zaila da RUPERTdordokarekin lan egitea eta egunero kasu egitea. Horregatik, nahi duenari astebetez dordoka etxera eramateko aukera luzatzea izan da gure asmoa, haur bakoitzak heuren gurasoekin kontzeptu horiek landu. Beraz, nahi duenak izena eman dezala eta Rupert dordoka txikia etxean zaintzeko aukera izango du.

ANIMATU LAGUNOK, RUPERT ZAIN DUZU!!!

Haurrek irudimen, imaginazioa, fantasiazko munduan nabigatzea ezinbestekoa dute, une dibertigarriak igarotzeko eta errealitatetik aldentzen den mundu pertsonalizatu hori ezagutzeko.

haurrak irudimena1Askotan beharrezkoa dugu, bai haur eta heldu, gure ingurutik ihes egitea (arazoren bat izan dugulako...) eta irudimenak asko laguntzen du egoera txar horiek baztertzen, eta une batez bada ere ahazten.

Irudimena deritzonak, lo egiterako orduan ere asko laguntzen du. Haur askok izaten dute bakarrik lo egin behaar dutenean beldur edota kezka hori. Irudimena momentu horietan landuz eta gauza politak irudikatuz, haurra zeharo lasaitzen da eta gustura egoten da, bat-batean lo hartzen duela.

Gainera, irudimena lantzean, haurrak balore eta ezagutza asko beregantzen ditu eta bere barneko instintu hori martxan jartzen du, gainontzeko ekintzetan ere asko langunduk diona (esaterako, eskolan ipuintxo bait idazteko orduan...)

haurrak irudimena2Irudimena eta sormena beharrezkoak dira iniziatiba bat izan eta aurrera jarraitzeko, nahiz eta beti ez izan bide zuzena. Haurrari iniziatibarik ez duela agertzen ikusten badiogu, irudimena lantzeko ariketak proposatu behar dizkiogu. Horien artean disney-ko filma fantastikoekin jolastu, haurren ipuin desberdinak aztertu, orri zuri bat emanda zer egiteko gai den ikusi, material desberdinak emanez ea zer egiten digun behatu...

Fantasiazko mundua, irreala izan arren, lasaitasunezko inguru eder eta goxo bat da, haurrari asko lagunduko diona, gogoan izan!

Udalaren Gazteria zerbitzua, herriko gazte, nerabe, haur, familia, elkarte eta eragieleei espreski zuzenduta dago. Bertan zuen interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa lortuko duzu, eta pertsonen garapenean lagunduko dizueten proiektu ugari aurkituko dituzue.

Astero, Azkoitian zein eskualdeko herrietan gazteei zuzendutako egitasmotaz informazioa jaso nahi ezkero egin zaitez harpidedun asteko aldizkarian.  Galderak edota kontsultak posta elektronikoz egin nahi ezkero, berriz, HEMEN zure txokoa.

Gaztetxoa bazara, Artxamendi topalekua zuen proposamenak eta beharrak erantzuteko eta garatzeko bilatuko duzu, lagun artean ekintza ugari eginez. Zuen proposamenak ekarri eta elkarrekin antolatuko ditugu, edo lagunduko dizuegu garatzen. Posta elektronikoz aurkeztu nahi ezkero, jarri hemendik GUREKIN HARREMANETAN.

Familia bazara eta ludotekako egitasmo eta proiektuetaz jakin nahi ezkero lasai gerturatu eta bertan egin proposamena edo beharrezko galdera. Edo posta elektronikoz ere horretarako AUKERA HEMENTXE duzu.

Zu zara Gazteria zerbitzuko funtsa Galdetzea LIBRE ta ekarpenak OHORE Etorri, parte hartu eta gozatu!!!

Herri mailan elkartea sortu eta ekintzak edo ekimenak antolatzeko asmoa izan ezkero, Gazte Informazio Zerbitzuan honako aukerak dauzkazue;

  • GELEN ERABILPENA: ekintzak eta ekimenak lantzeko leku behar ezkero herri mailan dauden aukerei buruzko informazio eta aukeren azalpena eskaintzen da.
  • AHOLKULARITZA ZERBITZUA: elkartea nola erregistratu, prozesu osoaren jarraipena, dirulaguntzei buruzko informazioa, e.a.
  • DIFUSIOA: Antolatzen diren ekintza eta egitarauen difusioa, Gipuzkoako Gazte Informazio Zerbitzuaren zeha, Euskal Erkidego mailan, interneten bidez, e.a.
  • ORDENAGAILUAK: elkarteak dituen beharrentzat erabiltzeko aukera.
  • ESKANERRA: elkarteak dituen beharrentzat erabiltzeko aukera.
  • GUILLOTINA: elkarteak dituen beharrentzat erabiltzeko aukera.
  • FOTOKOPIAK: elkartearen ekintzak aurrera eramateko beharrezko egiten diren fotokopiak ateratzeko aukera.
  • Beste zerbitzuren bat behar ezkero proposatu eta aztertuko da.

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Berria

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu.

Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiago

Onartzen dut

Cookie-EN POLITIKA

Zer dira cookie-ak?

Zenbait webgunetan sartzean ordenagailura behera kargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko funtsezko eginkizuna dute cookie-ek. Besteak beste, aukera ematen diote web orri bati erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.

Cookie motak

Cookie-ak bidaltzen dituen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen domeinua kudeatzen duen erakundea nor den aintzat hartuta, bi mota bereizi ahal dira: cookie propioak eta beste batzuen cookie-ak.
Bezeroaren nabigatzailean gordeta gelditzen diren denboraren arabera ere sailkatu ahal dira. Hartara, batzuk saioko cookie-ak izango dira, eta beste batzuk cookie iraunkorrak.
Azkenik, lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, beste sailkapen bat dago eta bost mota hauek daude: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookie-ak, analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta publizitate konportamentaleko cookie-ak.

Lege Oharra