AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

Gazte Informazio Zerbitzua (GIZ)

Gazte Informazio Zerbitzua (GIZ) (317)

Asteazkena, 22 Apirila 2020 16:30

Sexu heziketa zerbitzua

Hemen duzue Ihintzak bidaltzen dizuen mezua. ANIMATU.  

kaixo
Asteazkena, 22 Apirila 2020 07:22

Auzolandegiak 2020

Auzolandegiak 2020
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak Auzolandegiak programaren 2020. urteko deialdia bertan behera uztearen erabakia hartu dute. COVID-19ak sortutako egoerarekin, ezin dute partaide eta langile guztien segurtasuna bermatu, ezta programak garapen arrunta izatea ere. Gainera, kontutan hartu behar da, gaur egun ezin dute jakin ondorengo hilabeteetan izango diren osasun-neurriak zeintzuk izango diren. Guzti honengatik, programa bertan behera uztea erabaki dute eta, ondorioz, aurtengo aurreinskripzio epea ez dute zabalduko.

kaixo
Ostirala, 17 Apirila 2020 15:06

Auzolandegiak 2020

Auzolandegiak 2020
Auzolandegien aurreinskripzioak eten egin da. Aurrerago emango dute data hauen berri Jaurlaritzatik.

kaixo
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa bertan behera
COVID-19 sortutako osasun egoera ikusita, programaren aurtengo deialdia bertan behera gelditu da.  

kaixo
Osteguna, 16 Apirila 2020 15:23

Ingeleseko lan eskaintzak

Ingeleseko lan eskaintzak
2020-2021 ikasturterako Kid&Us akademiak ingeles laguntzaileak eta ingeles irakasleak behar dituzte Azpeitiko Akademian. INGELES LAGUNTZAILE informazioa eta baldintzak INGELES IRAKASLE informazioa eta baldintzak Interesa duenak CVea Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. mail helbidera bidali beharko du.  

kaixo
Asteartea, 14 Apirila 2020 08:26

Udalekuak OHARRA

Udalekuak OHARRA
Foru Aldundiko Udalekuen IZEN EMATEA IREKITA izango da, bizi dugun alerta dela eta, beste ohar baten berri izan arte. Izen ematea online edo Gazte Zerbitzura 943.02.60.27. telefono zenbakira egiteko aukera izango da.

kaixo
Zaintzaileen eta erizainen premiazko lan poltsetan izena emateko epea zabaldu dute.
Koronabirusaren pandemiak zaintzarako eta erizaintzarako giza baliabideak indartzeko beharra sortu du. Horregatik, bi arlo horietan lan poltsak osatzeko ezohiko prozesuak jarri ditu martxan Foru Aldundiak. Deialdiak eta izen emateak; Erizainen lan poltsarako deialdia Erizainen lan poltsarako izen ematea Zaintzaileen lan poltsarako deialdia Zaintzaileen lan poltsarako izen ematea

kaixo
Astelehena, 06 Apirila 2020 16:06

Langabezi eta ERTEn aurrean laguntzak

Langabezi eta ERTEn aurrean laguntzak
Langabezian geratu bazara, prestazio edo subsidioen eskaera egiteko jarraitu beharreko urratsak dituzu jarraian dagoen estekan. Eskaerak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan (INEM zena) egin beharko dira. Informazio gehiago: Eskaera egiteko eman beharreko urratsak

kaixo
Auzolandegien behin behineko izen ematea bertan behera gelditu da.
Covid-19ak sortutako egoera dela-eta, bertan behera geratu da Auzolandegiak 2020, 18-30 urteko gazteentzako programaren behin-behineko izen ematea. Informazio gehiago hemen.  

kaixo
Itxialdi honetako esperientzia partekatu nahi duzu?
10 eta 17 urte arteko adina duzu? Egoera hau nola bizitzen ari zaren kontatuko diguzu? Zure iritzia, sentimenduak, zer egiten ari zaren… jakiteko Foru Aldunditik ekimena hau martxan jarri dute. Parte hartu nahi ezkero sakatu hemen eta erantzun labur-labur gure galderei apirilaren 13a baino lehen!

kaixo

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

egitarauak

GAZTE TOUR 2023

gaztetpur2023

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Lege Oharra