AGZatImg

AGZlogo Azkoitiko nerabe, gazte, haur eta familiak eta elkarteei zuzendutako udal zerbitzua.

Udalaren zerbitzu hau zuretzako espreski zuzenduta dago. Nerabe, gazte, familia, eta elkartea bazara, zure interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua, inpartziala eta doakoa izango duzu gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab. Astegunetan irekita dago, 16:30etatik 20:00etara eta ostirala goizetan 9:30etatik 12:00etara.

Gazte Informazio Zerbitzua (GIZ)

Gazte Informazio Zerbitzua (GIZ) (234)

Astelehena, 13 Uztaila 2020 13:21

Kz gunea zerbitzua

Kz gunea zerbitzua
Astelehenetik ostiralera izango da zerbitzua arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, aurrez hitzordua hartuta. Horretarako telefono zenbaki berriak jarri dira; 945 062 555 eta 944 033 377.  KZ guneak emango dittuen zerbitzuak honakoak dira: • KZgunearen zerbitzuari buruzko informazio orokorra (it Txartela, Lanbide, Alokabide) •Tramitazioak: BakQ, Metaposta • Tutoretza presentzialak • Nabigazioa: izapideak, kudeaketa ofizialak... (gehienez 20 minutuko denbora) • It txartelaren probak egitea • Erabiltzaileentzako inprimaketa-zerbitzua.

kaixo
Asteartea, 23 Ekaina 2020 08:54

Udaleku irekiak Azkoitian

Udaleku irekiak Azkoitian
 Gaztetxoak elkarteak, ekainaren 29tik uztailaren 30a bitartean Udaleku irekiak antolatu ditu Azkoitian lehen aldiz. Asteko txandak izango dira, goizez, 9:30-13:30eak bitartean. Txanda bakoitzak 75€ko kostua izango du. Interesatuak izena emateko eta zalantzak argitzeko 688.717.486. Itxasotaz galdetuz argitzeko aukera izango duzue, edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezua bidali.  

kaixo
Ostirala, 12 Ekaina 2020 13:11

Udaran hondartzara

Iritsi zaigu uda eta plan ezberdinen artean hondartzara. Zer kontutan hartu behar dugu?  

kaixo
Azteazkena, 10 Ekaina 2020 14:40

Izarraitz Lanbide Heziketan matrikulazioa

Izarraitz Lanbide Heziketan matrikulazioa
2020/2021eko matrikulazio epea IREKITA dago, Izarraitz Lanbide Heziketa Zentroan. Edozein informazioa lortzeko; 943.85.21.74. telefono zenbakira deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora zuzendu zaitezkete. Aurrematrikulazioa; ekainaren 1etik 19era. Onartuen zerrenda; uztailaren 7ean. Matrikulazioa; uztailaren 13etik 17era izango da.

kaixo
Astelehena, 08 Ekaina 2020 21:45

Uda haur eta nerabeekin

Uda haur eta nerabeekin
COVID-19a dela eta udalekuak bere hortan egitea utzi ondoren, Azkoitiko Udaleko Gazteria Zerbitzuetatik ahalegin berezia eginez, haur eta nerabeei zuzendutako ekintza bereziak antolatu ditugu. Ekintzak ekainaren 29etik uztailaren 18ra garatuko dira, asteka, ekintza bereziak goiz edo/eta arratsaldez garatuz. Izen ematea; ekainaren 15etik 24era izango da, Gazte Zerbitzu Bulegoan, goizeko 10:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18;:30etara. Haurrentzako zuzendutako ekintzetan ekainaren 15etik 18ra ludotekako bazkideak izena emateko aukera izango dute eta ekainaren 18etik 24era ez bazkideak.  

kaixo
Asteartea, 26 Maiatza 2020 06:46

Zuzeneko hitzaldiak KZgunean ekainean zehar

Zuzeneko hitzaldiak KZgunean ekainean zehar
Ekainean zehar, urruneko hitzaldiekin jarraitu dute KZgunean. Hitzaldi hauetan parte hartzeko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea). Ekaineko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da: Ekainak 2, 11:00-12:00: Murgildu errealitate birtual eta areagotuan / Euskaraz Ekainak 4, 18:00-19:00: Ezagutu 3D inprimatzeak dituen aukerak / Gaztelaniaz Ekainak 9, 18:00-19:00: Erosi etxetik irten gabe / Euskaraz

kaixo
Azteazkena, 20 Maiatza 2020 21:37

Gure Txaloak ZURETZAT

Gure Txaloak ZURETZAT
Uste dugu egoera gogor honek haur, nerabe eta gazteen alderdi onena atera duela, eta hori erakutsi eta txalotu nahi dugu. Honela Gipuzkoako Foru Aldunditik honako ekimena abian jarri dute. Gure txaloak zuretzat!! Haur, nerabe eta gazteentzat da, eta hiru adin-tarte banatu dira. Bertan parte hartzeko, itxialdi honek haiengan atera duen alderdi ona erakutsi behar dute irudi zein testu bidez (argazkia, poema, marrazkia, collage-a, historia laburra, etab.). Beren lanaren argazkia igo behar dute webgunera eta beraien datuak eman, formulario labur bat betez.    

kaixo
Azteazkena, 20 Maiatza 2020 21:31

Udazblai bertan behera

Udazblai bertan behera
Udalak erabaki du momentuan bizi dugun egoera dela eta Udalekuak segurtasun berme guztiekin ezin izango dituztela antolatu eta bertan behera utzi aurtengo udan. Horrela Udaleku irekiak ez dira izango udan, uztaila jolasean, praka motxakin, Artx@bentura eta robotika.

kaixo
Elkarguneko harrera eta Udalako harrera bulegoa irekita
Elkargune harrrera bulegoa eta Udal harrera bulegoa, gaurtik, maiatzak 18etik aurrera irekita izango dira. Elkarguneko harreraren ordutegia, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:30etara. Aldiz Udalako Harrera Bulegoa goizeko 07:30etatik 15:30eak arte izango da irekita.  Bi kasuetan prebentzio neurriak hartuko dira eta jarraitzea gomendatuko da; Elkargunen gogorazten da tramiteak online egin daitezkeela,eta arretan bai telefonoz eta telematikoki ere ematen joango dela.  Udal Harrera kasuan, jende pilaketarik ez dadin eman, bertaratzeko, aurrez ordua hartu beharko da 943 08 00 80 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. era idatziz.

kaixo
Astelehena, 18 Maiatza 2020 15:38

Udazblai izen ematea etenda

Udazblai izen ematea etenda
Udazblai programaren izen ematea momentuz, ETEN egin dugu, aste honetan informazio argia izango dugun esperoan. Ekintzak antolatzeko modua baldin badugu, martxan jarriko ditugu izen ematea orriak.

kaixo

BtonAbarketatxoBtonArtxaBtonAGZ

Berria

Ez galdu informaziorik

 

GAZTE ZERBITZUA
facebook twitter instagram icon youtube  flickr
 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu.

Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiago

Onartzen dut

Cookie-EN POLITIKA

Zer dira cookie-ak?

Zenbait webgunetan sartzean ordenagailura behera kargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko funtsezko eginkizuna dute cookie-ek. Besteak beste, aukera ematen diote web orri bati erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.

Cookie motak

Cookie-ak bidaltzen dituen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen domeinua kudeatzen duen erakundea nor den aintzat hartuta, bi mota bereizi ahal dira: cookie propioak eta beste batzuen cookie-ak.
Bezeroaren nabigatzailean gordeta gelditzen diren denboraren arabera ere sailkatu ahal dira. Hartara, batzuk saioko cookie-ak izango dira, eta beste batzuk cookie iraunkorrak.
Azkenik, lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, beste sailkapen bat dago eta bost mota hauek daude: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookie-ak, analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta publizitate konportamentaleko cookie-ak.

Lege Oharra